Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > negu gorriak> hemeroteka
negu gorriak > hemeroteka

Salam, agur. Argia. (Disko iruzkinak) (1997-03-09)

Askorentzat, musika munduan 1996. urtean izandako albisterik tamalgarriena Negu Gorriak taldearen banaketa izan da. 90. hamarkadako euskal talderik goraipatuena izan da Negu Gorriak, kreatibitate aldetik esparru berrietara eraman gaituena.

Salam, agur izeneko diskoarekin agertu zaizkigu, taldean eragin zuzena izan duten hamalau bertsio eskainiz. Euskal taldeei dagokienez, Bap!! eta Anestesiaren lan bana aurki daiteke diskoan (bi talde hauek, Delirium Tremens, M-ak eta Kortaturekin batera, Negu Gorriakekoen talde paraleloak izan dira), eta Errobiren hirugarren bat, askorentzat 80. hamarkadan izan zen rock eztandaren eragile nagusietakoa.

Atzerrira joz, denetarik bildu dute, Minor Threat taldearen hardcore azkarretik Bob Marleyraino, The Who talde ezaguna, edo hain ezagunak izango ez diren LKJ edo Red Skins barne. Badira tartean bat baino gehiago harritzeko moduko bertsioak: Macka B taldearen "Sex machine" kantua, "Sexu makina" bihurtu dutena, reggaemuffinaren inguruan dantzari. N.W.A. taldeari "Adieraz zaitez" kantua lapurtu diote eta Otis Reddingen "Respect" "Errespetua" izenpean dator.

"Ikaratzen" Poison Idea taldearen perla txiki bat da. Public Enemy izan daiteke NGren eragin nabarmenetakoa eta "Neskak zero katea ikusten du" diskoko abestirik borobilenetakoa. Kolaborazioekin jarraituz, Dead Kennedys taldearen "MTV antenatik at"-en Evaristo (La Polla) lehen aldiz euskaraz kantari entzun daiteke eta The Clash taldearen bertsioan Jabi Muguruzaren soinua da azpimarragarri. Negu Gorriakekin urteotan ibili den aire sekzioak abesti askotan parte hartzen du eta Sorkun eta Izaskunen ahotsak disko osoan zehar entzun daitezke.

Salam, agur-ek Negu Gorriaken ziklo bat amaitzen du, eta bere diskografia osoa bezala benetan oparoa da.

Koldo Otamendi
negu gorriak > diskografia

>>Negu Gorriak

Oihuka, 1990 (LP)

>>Hator, hator

Basati Diskak, 1990 (SG)

>>Gure jarrera

Esan Ozenki, 1991 (LP)

>>Gora Herria

Esan Ozenki, 1991 (EP)

>>Tour 91+1

Esan Ozenki / NG Brigadak, 1992 (VHS)

>>Borreroak baditu milaka aurpegi

Esan Ozenki, 1993 (LP)

>>Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>NGTB 94

Esan Ozenki, 1994 (VHS)

>>Ideia zabaldu

Esan Ozenki, 1995 (LP)

>>Salam, agur

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Herrera de la Mancha: 90-12-29

Esan Ozenki / AAB, 1996 (VHS)

>>Ustelkeria

Esan Ozenki, 2001 (CD)

>>1990-2001

Metak, 2005 (CD-DVD)

Askoren artean

- Gaberako aterbea (Hitzak: Bertolt Brecht-Musika: Mikel Laboa); Txerokee. Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)