Binilo bala. El Tubo 56. (Disko iruzkinak)
Badirudi euskal musika kalitate arloan asko hobetzen ari dela azken urte hauetan, horren erakusgarri bezala hor daude Su Ta Gar, Danba edo Bap!!-en azken lanak. Zaramak, talde beteranoa izanik eta eboluzio etengabean, disko rockero oso ona darakuskigu azal "elektriko" horren azpian.
Hasierako doini zatarrak aspaldi ahaztuta (80ko punka), eta Sexcalextrik-eko erritmo karibear beroetatik aldenduz, maila ikaragarri oneko hamar abesti bildu diztuzte diska honetan. Estilo definituarekin, hain modan dagoen eklektizismoa aintzat hartu barik, rock'n' roll sendoa. Kitarretan lan ikaragarria nabari da, inoiz baino punteo eta errekurtso gehiagorekin. Baina sendotasuna ez da ezaugarri bakarra, erromantizismoaren atea irekitzen dute "Txatxo" eta "Urtain"-en. Duda barik, Zaramaren lan bikainenaren aurrean gaude, "Kaia barrenian" zehar paradisu ezezagunetara eramango gaituena "Gaueko buruko mina" ahaztuz.
Discos Suicidas, 1983 (SG)
Discos Suicidas, 1983 (SG)
Discos Suicidas, 1984 (LP)
Discos Suicidas, 1985 (LP)
Discos Suicidas, 1985 (EP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
Elkar, 1991 (LP)
Discos Suicidas, 1991 (LP)
Elkar, 1994 (LP)
>>Loreak Zaraman. Rock erradikal egunak
Hilargi, 2004 (LP)
Elkar, 2009 (CD-DVD)
Baga-Biga, 2013 (CD)
- Bildur naiz (Hitzak eta musika: Zarama); Euskal Musika-80 (IZ, 1981)
- Soinu krudelak (Hitzak eta musika: Zarama); Sintonía independiente (Discos Suicidas, 1983)
- Rock and roll story (Hitzak eta musika: Zarama); IKAratu beldurrik gabe (IKA, 1993)
- Jon & Johny Cash (Hitzak eta musika: Zarama); Beltza. Bye, bai, Cash (Gaztelupeko Hotsak, 2011)