Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > zarama> hemeroteka
zarama > hemeroteka

Ezkerraldea. Anaitasuna, 418. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1982-03-01)

Zaramaren lehen disko txikia. Ezkerraldeko giroa erreibindikatu nahirik

EZKERRALDEA

Loreak eskutatzen dira

arratoien herrialdean

eguzkiak ez du produzitzen

keinu tristeko langileak

tren zikinetan problemak erretzen

gaur atzo gaiztoagoa da

eta nork daki bihar

zer izango den.

Eta kaletik haiek patrulatzen

eta gauez makarrak

meneratzen ez dago

Bizkaiko zubiaren gainean

berrogeitalau urkatuak

Barakaldoren estoldetan

oihu asko entzun dira

eta keinu marratzeko txikleak maskatzen

odeimurru marroiak ere

batzokien ikurrinak zikintzen

(Letrak eraban egokitu egin ditugu, hau da, diskoaren orrialdean agertzen den hainbat hutsune zuzendu. Besterik ez.)

Ezkerraldeko giroa erreibindikatu nahirik datozkigu ZARAMAkoak. Santurtzi, Portugalete, Sestao eta inguruko herriak ezagutzen dituenak erraz ulertuko du kantuen giroa. Herri txikietan bizi direnek agian gustorago entzungo dituzte Benitoren kantu goxoak (Eta hemen ez dago parekatzerik).

Baina kantariak beren giroan kokatu behar dira, lekuan lekuko giroa kantatu edo musikatuz eta Santurtzi eta Iruri ez dira bat ere berdinak, ezta ere giroa. Irurikoak (Etxahunek) bere inguruko giroa azaltzen saiatu zen, ZARAMAkoek ezkerraldekoa erreibindikatu nahi. Beste gauza da lortu dutenentz.

 Euskal Musika 80 Mandiope diskoaren bidez ezagutu genuen ZARAMA. "1977 urtean sortu zen taldea. Santurtziko 4 gaztek, elkartu eta gehien gustatzen zitzaien musika (rock and roll-a) egitea erabaki zutenean. Hasieran entsaioak gitarra espainolez eta kartoizko kaxaz moldatutako bateria batez egiten zituzten. Humore oneko eta amets haundiko garaiak ziren"

Denboraz talde finkatuz joan zen -neska batek, esaterako, taldea uzten du- azken hauek jarraitu zutelarik: Ernesto Alavak, bateria, Roberto Mosok, kantaria, Xabier Alvarezek, baxoa eta Jesus Manuel "Txuzos" Alonsok, kitarra. Talde honek grabatu zuen orduko Bildur naiz abestia. Talde berak grabatu du disko txiki hau (Nahiko abestirako José Mari Santamaria kitarra-jolearen laguntza izan dute).

Single hau atera baino lehen zinta bat pasatu zitzaien Euskal Herriko zenbait irratigizonei, hiru gaik osaturiko zinta, Ezkerraldea, Nahiko eta orain gogoratzen ez dudan beste gai bat ziren. Hemendik aurreko biak hartu eta single hau atera dute. Baina diskoa kaleratzea zaila izan da, RCA diskoetxearekiko prolemak, gero CBSra jo behar...

Diskoarekin batera beste nobedade bat, diskoetxearena. Diskoa Galdakaoko estudioetan grabatu zuten, gero CBSen industri lana eta zabalkundea DISCOS SUICIDAS delakoaren esku geratu da. Izen berri hau talde eta kantarien promoziora dedikatzen den HILARGI-rekin dago erlazionaturik.

Ezkerraldeko giroa erreibindikatu nahirik datozkigu ZARAMAkoak, beste gauza da lortu dutenentz. Letrei begiratuz behintzat ez da erreza lehen irakurketan ulertzea. "Hemengo euskara ez da euskara" esango luke batek eta ez lioke arrazoirik faltako. Gainera diskoaren orrialdean agertzen diren moduan irakurtzen baditugu ezin ulertu. Dena dela taldekoek euskaraz kantatzen jarraituko dute "gure hizkuntzaren normalizazioaren alde gaude eta exenplua ematen adierazi nahi dugu gure eritzia". Eta hau derrigorrezkoa da euskal kantari zenbaiten letrak errealitaterik hain hurbil dauden une honetan. Bestela euskal gazteriak erdal musikara joko luke eguneroko giroaren azalpen bat bilatu nahiean edo. Eta asko gara NAHIKO oihukatzen dugunok.

Joxe Ugarriza
zarama > diskografia

>>Nahiko

Discos Suicidas, 1983 (SG)

>>Zaramaren erdian

Discos Suicidas, 1983 (SG)

>>Indarrez

Discos Suicidas, 1984 (LP)

>>Gaua apurtu arte

Discos Suicidas, 1985 (LP)

>>Altos Hornos de Vizcaya

Discos Suicidas, 1985 (EP)

>>Dena ongi dabil

Elkar, 1987 (LP)

>>Bostak bat

Elkar, 1989 (LP)

>>Sexkalextrik

Elkar, 1991 (LP)

>>Zaramaren erdian

Discos Suicidas, 1991 (LP)

>>Binilo bala

Elkar, 1994 (LP)

>>Zuzen!

Elkar, 2009 (CD-DVD)

>>Sinestezina

Baga-Biga, 2013 (CD)

Askoren artean

- Bildur naiz (Hitzak eta musika: Zarama); Euskal Musika-80 (IZ, 1981)

- Soinu krudelak (Hitzak eta musika: Zarama); Sintonía independiente (Discos Suicidas, 1983)

- Rock and roll story (Hitzak eta musika: Zarama);  IKAratu beldurrik gabe (IKA, 1993)

- Jon & Johny Cash (Hitzak eta musika: Zarama); Beltza. Bye, bai, Cash (Gaztelupeko Hotsak, 2011)