Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > artze anaiak> hemeroteka
artze anaiak > hemeroteka

Txalaparta. Argia, 1.112. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1986-07-13)

Ohol batez eta lau makilaz euskaldunon prehistoriarekin lotzen ginela norbaitek esplikatu zigunetik (ai, gure aiton-amonek ezagutzen ez zuten tresna bitxi hura zekarten gazte haiek!), leku eta gertakizun ezberdinekin nahasian entzuna dugu txalaparta. Azkenenko aldiz telebistan eman zuten bideoklip batean, hor nonbaiteko alde popero edo rockeroren bateko liderrak joa; txalaparta edo gisa horretako zerbait.

Jexux Arze eta Andoni Alemanek diotenez, txalapartak orain arte izan duen eboluzioaren lekuko bezala uztea izan da Euskal Herrian plazaratzen duten lehen diska honekin zuten nahia. Eboluzioa baino jauzia ere badagoela esan daiteke: diska irekitzeko jotzen duten "Zuaznabar anaien omenez"-etik (txalaparta jotze klasikoaren bidetik) "Itsas-arkaitza"-ra salto gogorra egiten bait da. Ohol bakarretik jokoak eta doinu-trazoak sujeritzera.

Gerezi gorria, hagina, astigarra, alkazia, platano beltz eta gorria... zein parametrotan esplikatu horiekin erdietsitako hotsak, doinuak, erritmoak, oihartzunak, sentsazioak, azken finean? Diska hau entzuteko patxada bat hartu beharra daukazu, beste belozidade batean ibiltzeko prest egon alegia, herrietako kanpaiek "donantonio-donantonio-donantonio" kantatzen zuten garaietako belozidadean. Bi gizon solasean edo borrokan lau ohol soilen gainean, lau makila soilekin.

Artaso
artze anaiak > diskografia

>>Harzabal

Columbia, 1968 (LP)

>>Txalaparta

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (LP)

>>Txalaparta

Cramps Records, 1975 (LP)

>>Amodiozko baratzetan

Herri Gogoa, 1980 (LP)

>>Lizardi

Herri Gogoa, 1980 (LP)

>>Pedro Mari Otaņo

Herri Gogoa, 1980 (LP)

>>Txalaparta

Elkar, 1986 (LP)

>>Sakanatik Arbaila ttipira

Elkar, 1999 (CD)

>>Oihana auhenka

Jazzle, 2000 (CD)