Munstro hilak. El Tubo. (Disko iruzkinak)
Oso zaila sartzen den diska daukagu Su Ta Garren Munstro hilak hau. Baina hiru aldiz entzun eta gero, basajaunaren munduan sartzen zara. Ze nolako konposaketak! Ze abesti zailak!
Nola moldatzen dituten ahotsak, kitar gogor eta beltz horien gainean. Base erritmikoak beste mundukoa dirudi, kriston erritmo zail eta landuak, Borxa bateria jole maisua azaltzen.
Su Ta Gar taldea ikerketa musikalaren munduan sartu da. Lehen momentuan errepikatzen den estiloa dirudi, baina ondo entzuterakoan, beraien garapena nabaritzen da: ahotsaren melodiak gogorragoak, kitar moztuago eta distortsio garbiagoz, baxua musika horren gainean bere presentzia gustoz eta gogoz azaltzen.
Diskaren sorpresa "Denborak" abestia da, benetan apustu gogorra. Baten batek abestiaren zenbait momentutan ahotsa "Miguel Bose" estiloan abestuta zegoela esan dit (beharbada egia da, baina musikaren munduan kointzidentzia asko daude), neretzat sentimenduz osoz egindako kantua da.
Bukatzeko, Su Ta Garren musika, musika jakintsu eta elistita bihurtuz doa (zentzu onean); asko jakin behar da musikaz disko honen mami guztia dastatzeko; nahiz eta gogorra, bihotzarekin egindako kantuak direla usaintzen da. Beren soinua lortzen hasi dira eta diska honetan bikain egin dute, gauza bat falta zaie ("Denborak" ezik): barietatea.
IZ, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (LP)
Esan Ozenki, 1993 (LP)
Su Ta Gar, 1993 (VHS)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)
Gor, 1999 (CD)
Gor, 2000 (VHS)
Gor, 2001 (CD)
Gor, 2003 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2007 (DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2009 (CD-DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011 (CD)
- Haika mutil (Hitzak: Herri kanta-Musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)
- Dioses del terror (Hitzak: Iker Rokandio-Musika: Su Ta Gar); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Eromena (Hitzak: Carmen Gisasola-Musika: Su Ta Gar); Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! (Elkar, 1998)
- Gaztea (Hitzak eta musika: Aitor Gorosabel); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)
- The sentinel (Hitzak eta musika: Kenneth Downing, Rob Halford, Glenn Tipton); Metal Gods. Homenaje a Judas Priest (Zero, 2001)
- Haizearen herrira (Hitzak eta musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)