Homo Sapiens?. Entzun!. (Disko iruzkinak)
Su Ta Gar bezalako talde baten lanaren aurrean, diskoari bueltak ematea da onena. Zenbatgarrena da eibartarrena? Hainbestegarrena izanda ere, freskotasuna dario kantutik kantura. Metalaren astuna eroangarri egin dakioke garrasi egin gura duenari. Ez dituzte loreak maite, baina herriarengandik onespena jasoko dute han hemenka.
Talde sendo batek egin dezakeen lan gogor baten aurrean gaude: talde sendoa, gogorra, indartsu izanagatik astuna bilakatuko ez dena. Gogor egiteagatik ere, zaratarik ez duena. Ozenki mintzatzearren gortuko ez gaituena. Su Ta Gar sendo dago. Eta 500 kontzertu emanak dituzte azken 10 urte hauetan. Homo Sapiens? aurrera doa, beti aurrera. Gitarra gogorrak, ahots esanguratsu batekin. Duela 10 urte nigan sortu zuten mirespena ez da itzali. Tximak astinduko nituzke orain ere. Berriz ikusten ditudanerako zain, bitartean diskoa jiraka. Ausardiaz betetako lana baita. Ausardia ikur daukate. Ez dute etsiko.
IZ, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (LP)
Esan Ozenki, 1993 (LP)
Su Ta Gar, 1993 (VHS)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)
Gor, 1999 (CD)
Gor, 2000 (VHS)
Gor, 2001 (CD)
Gor, 2003 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2007 (DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2009 (CD-DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011 (CD)
- Haika mutil (Hitzak: Herri kanta-Musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)
- Dioses del terror (Hitzak: Iker Rokandio-Musika: Su Ta Gar); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Eromena (Hitzak: Carmen Gisasola-Musika: Su Ta Gar); Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! (Elkar, 1998)
- Gaztea (Hitzak eta musika: Aitor Gorosabel); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)
- The sentinel (Hitzak eta musika: Kenneth Downing, Rob Halford, Glenn Tipton); Metal Gods. Homenaje a Judas Priest (Zero, 2001)
- Haizearen herrira (Hitzak eta musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)