Sentimenak jarraituz. Entzun!. (Disko iruzkinak)
Denbora luzez itxaron behar izan dugu Su Ta Garren laugarren diskoa entzun ahal izateko, eta egia esan, merezi izan du itxaroteak. Taldearen ibilbide musikalean urrats berri bat da Sentimenak jarraituz izendatu duten lan hau.
Ez dituzte aurreko lanen errezetak errepikatu. Talde guztiak, pertsona guztiak bezala, garatuz doaz eta Su Ta Garrek ere garapen bat pairatu du bere baitan. Eta eboluzio hori oso ondo isladatuta dago. Agian errazena betiko eskema jarraitzea izango litzateke. Baina laugarren disko honekin haruntzago doaz. Egoera horretan uler daiteke, besteak beste, "Errepide honetan galdurik" izeneko ska kantuaren izana. Aurreko lana bezala, Lorentzo Recordsen erregistratuak izan dira kantu guztiak. Eta esan beharra dago maila handiko soinua lortu dutela. Indartsuena, indartsuen artean.
Dena den, diseinuak jaisten du pittin bat lan honen maila. Nahiko eskasa iruditu zait liburuxka. Eta azalari ere ez diot oraindik zentzu handirik hartu. Dena den, garrantzitsuena abestiak dira.
"Sentimenak jarraituz", kanta bikaina, disko bikaina. Nire uste apalean, taldearen lanik onena. Baina hori nire iritzia baino ez da. Entzun eta osatu zeurea.
IZ, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (LP)
Esan Ozenki, 1993 (LP)
Su Ta Gar, 1993 (VHS)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)
Gor, 1999 (CD)
Gor, 2000 (VHS)
Gor, 2001 (CD)
Gor, 2003 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2007 (DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2009 (CD-DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011 (CD)
- Haika mutil (Hitzak: Herri kanta-Musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)
- Dioses del terror (Hitzak: Iker Rokandio-Musika: Su Ta Gar); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Eromena (Hitzak: Carmen Gisasola-Musika: Su Ta Gar); Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! (Elkar, 1998)
- Gaztea (Hitzak eta musika: Aitor Gorosabel); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)
- The sentinel (Hitzak eta musika: Kenneth Downing, Rob Halford, Glenn Tipton); Metal Gods. Homenaje a Judas Priest (Zero, 2001)
- Haizearen herrira (Hitzak eta musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)