More Volumen Tour 93. Argia. (Disko iruzkinak) (1994-05-08)
Ikusi, gozatu eta txalotu
Gutxitan daukagu Euskal Herrian musika bideoak ikusteko aukera, horregatik benetan eskertzen da zaletuei horrelako aukerak eskaintzea, are gehiago kalitate osoz egindakoa denean. Iaz Su Ta Gar taldeak E.H. Sukarra taldearekin batera Europan zehar bira bat eman zuen, bukaera nola ez Eibarren izan zen; talde bien sorterria.
Zuzeneko emanaldi honetan, taldearen betiko indarrari irudi egokiak gehitu dizkiote, jada entzuleen artean ohizko bilakatu diren zuzeneko kantaldi atseginak. "Ekaitza eta barealdia"-k irekitzen du, eta muntaiaren haunditasuna nabari da, sekulakoa, eskenatokia, argiak, jendetza izugarria. Eta abestiz abesti giroa berotuz, tarteka bideo heavyetan bezala taldeko partaideak hizketan agertzen dira, harrigarria, bira, taldea, sentimenduak, ikuslegoa, dena dute mintzagai. Zaletu gazteak entzun nahi duen hori, beti ere euskaraz.
Abestiak batez ere Hortzak estuturik beraien bigarren lanekoak dira, orduan kaleratu berri zutena, eta tartekatzen dituzte aurreragoko zenbait kantu ere, Jaiotze basatia diskokoak alegia. Zuzenean ikusita duen orok, badaki zer den hori; indarra, abiadura, amorrua, hasieratik bukaera arte, etengabeko martxa, taldea ez ezik, areto, gaztetxe, frontoi edota plaza osoa bateginik, parte hartzen, gozatzen. Horretarako aukerarik izan ez duenak, Euskal Herriko talde esanguratsuenetarikoa ezagutzeko parada ezin hobea du, ikusgarria.
Aipatu bezala, Euskal Herrian etorkizun ilunegia du tamalez musika bideogintzak, nahiz eta musikagile, bideogile, zinema zuzendari ezin hobeak izan. Inguru honetan ez dago berauek helarazteko aukerarik, telebistak ere aukera hori ukatu digu ikusentzuleoi, kostuak benetan haundiak dira. Txalogarria beraz Su Ta Gar taldekoek erakutsitako kemena, beraiek, lagunen laguntza eskergarriarekin batera egin baitute lan osoa, banaketa, den dena. Ia besteak ere horrelako ikuskizunik eskaintzen diguten.
IZ, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (LP)
Esan Ozenki, 1993 (LP)
Su Ta Gar, 1993 (VHS)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)
Gor, 1999 (CD)
Gor, 2000 (VHS)
Gor, 2001 (CD)
Gor, 2003 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2007 (DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2009 (CD-DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011 (CD)
- Haika mutil (Hitzak: Herri kanta-Musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)
- Dioses del terror (Hitzak: Iker Rokandio-Musika: Su Ta Gar); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Eromena (Hitzak: Carmen Gisasola-Musika: Su Ta Gar); Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! (Elkar, 1998)
- Gaztea (Hitzak eta musika: Aitor Gorosabel); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)
- The sentinel (Hitzak eta musika: Kenneth Downing, Rob Halford, Glenn Tipton); Metal Gods. Homenaje a Judas Priest (Zero, 2001)
- Haizearen herrira (Hitzak eta musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)