Sentimenak jarraituz. Argia, 1.584. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-06-30)
Sentimenak jarraituz izenburupean kaleratu du Su Ta Garrek taldearen laugarren luzea. Beste behin Esan Ozenki Records diskoetxearen babesean. 1990. urtean ekin zioten eibartarrek euren bideari, lehen maketa kaleratuz. Jada guztiok dakigu maketa horren atzean etorri zen guztia, arrakasta, euskal heavyaren gorakada izugarria, kontzertu mordoa eta horretan Su Ta Gar Euskal Herriko talderik puntakoenetarikoa bihurtuz. Orain 1996. urtean gauza asko aldatu da. Nabarmenena agian, beraien bide propioa jorratzeari ekin diotela. Hasierako eragin asko alboratu dituzte eta beste bideetan zehar dabiltza musikaren errepidetik zehar.
Horren erakusgarri nabarmena, eskuartean dugun diskoa. 14 kantuetan Su Ta Garren urte hauetan izandako garapena erakusten digute. Musikari begiratuz paregabea, ideia berriez beterik, baina taldearen betiko ildotik atera gabe.
Joera ezberdinak aurki ditzakegu 14 kantu horietan. "Putreak" gogorra da, indartsua, diskoko kañeroena izan daiteke. Aitatu beharreko beste kantu batzuk ere badira: "Bultza aurrerantz" esaterako, ederra da; bai musika eta baita hitzen aldetik ere. "Errepide hontan galdurik" bezalako kantuak taldearen beste errealitate batera garamatza. "Gautxori" berriz, Su Ta Garren bizitza kontatzen digun kantu azkarra eta "Zuloaren zuloan", agian diskoko kantu hoberena, lasaitasuna eta abiadura uztartzen dituena. Bost kantu horiek aukeratu arren, beste bost izan zitezkeen, lana bikaina baita.
Ezin aipatu gabe utzi Borxaren istripua eta honek taldearengan izandako eragina. Galderrek ondo bete du anaiak egiten zuen papera, ukitu propioaz, eta taldearekin ongi konektatu duela esan daiteke. Borxak ere Su Ta Garrentzat kantuak idatzi ditu lehen aldiz; "Zuloaren zuloan" kasu.
Beste aurrerapausoa eman dute eibartarrek disko honekin; taldearen onena dela esan daitekeenarekin.
IZ, 1991 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (LP)
Esan Ozenki, 1993 (LP)
Su Ta Gar, 1993 (VHS)
Esan Ozenki, 1996 (CD)
Esan Ozenki, 1997 (CD)
Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)
Gor, 1999 (CD)
Gor, 2000 (VHS)
Gor, 2001 (CD)
Gor, 2003 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2006 (CD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2007 (DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2009 (CD-DVD)
Jo Ta Ke Ekoizpenak, 2011 (CD)
- Haika mutil (Hitzak: Herri kanta-Musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren Kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)
- Dioses del terror (Hitzak: Iker Rokandio-Musika: Su Ta Gar); L'asturianu muévese (L'Aguañaz, 1997)
- Eromena (Hitzak: Carmen Gisasola-Musika: Su Ta Gar); Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! (Elkar, 1998)
- Gaztea (Hitzak eta musika: Aitor Gorosabel); Gaztetxeak martxan!! (Gasteizko Gaztetxea, 2001)
- The sentinel (Hitzak eta musika: Kenneth Downing, Rob Halford, Glenn Tipton); Metal Gods. Homenaje a Judas Priest (Zero, 2001)
- Haizearen herrira (Hitzak eta musika: Imanol Urbieta); Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Zarauzko Udala-Elkar, 2013)