Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > etsaiak> hemeroteka
etsaiak > hemeroteka

Presoak S.O.S.. El Tubo 58. (Disko iruzkinak)

Etsaiakek bere lehen diska plazaratu zuenetik (Etsaien etsaiak) bi urte inguru pasatu dira. Lehen lan honek amorrua eta hardcorea zituen ezaugarri moduan, abiadura eta letra garratzak, sistemaren aurkakoak bereziki. Presoak S.O.S. honetaz beste horrenbeste esan dezakegu, baina ñabardura batzurekin. Soinuari dagokionez, erroak hardcorean mantentzen ditu, baina abiadura galduz eta garbitasun eta kalitatea irabaziz ("Etorkizuna?"). Honek bi ondorio dakartza, beraien musika publiko zabalera hedatu nahian estilo ez hain "minoritarioa" jorratu dutela eta jadanik lortuta dutela nolabaiteko heldutasun musikala. Orokorrean, aurreko lana baino aberatsagoa da, abiadura galtze horrek matiz instrumentalak (oso interesgarri eta gustagarriak, zintzoa izateko) hobeto dastatzen laguntzen baitu. Letrak aurreko diskako idlo beretik doaz, norbere askatasuna ("Zure jabe"), EZLNri buruz ("Lurraren indarra")... eta hiru abesti espainiarrez: bat propioa ("A reventar"), eta RIPen bertsio bi ("Subersión" eta "Antimilitar"), punk kutsu handidunak. Eta bukatzeko, sorpresa bat, "Lepoan hartu..."-ren bertsio berria, Carlos Mahomak kantatua, trikitixak lagundurik. Etsaiakek euskal musikagintzaren oinarri finkoa dela erakutsi du. Ezinbestekoa!.  
Aritz Zubiate
etsaiak > diskografia

>>Etsaien etsaiak

Esan Ozenki, 1992 (LP)

>>Iraultza

Autoekoizpena, 1993 (SG)

>>Presoak S.O.S.

Esan Ozenki, 1994 (LP)

>>Gerra zikina

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>1987-1997: Etsaiak 10 urte

Esan Ozenki, 1996 (VHS)

>>Bakearen guda

Esan Ozenki, 1997 (CD)

>>Askatasun taupada

Esan Ozenki, 1999 (CD)

>>Zuzenean

Esan Ozenki, 2000 (CD)

>>Kaos

Metak, 2001 (CD)

>>Luzemetralla

Metak, 2001 (VHS)

>>Amen

Oihuka, 2003 (CD)

>>Apurtu arte

Baga Biga, 2008 (CD)