Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > azala> hemeroteka
azala > hemeroteka

Marigaizto. Argia. (Disko iruzkinak) (1989-09-17)

Zazpi urte daramate Azala folk taldekoek euskal musika herrikoia lantzen eta uda hasieran eman zuten argitara beren azken kanta bilduma, Marigaizto. Sorreran musika modu tradizionalean egiten bazuten ere, moldaketa bereziagoak egiten ausartu ziren noizbait; beren azken lanak ekarri digun nobedaderik aipagarriena ahotsa sartu dutela izan da. Itxuraz ez dute ondoegi menperatzen kantatzearen artea, eta disko hau grabatzerakoan Jojo Bordagarai eta Ramuntxo Carrere izan dituzte kolaboratzaile lanetan, hutsune hori betez. Askozaz aberatsagoa iruditu zaigu emaitza, doinu tradizionaletik kutsu klasikora igaroz moldaketen bidez, nabarmenago Asierren txirula eta Begoña Bergaretxeren pianoaz.

Jon Miranderen "Ederrak" poema ere aukeratu dute, musikarekin ondo uztartuz; hemengo egoeraz duten ikuspegia nolabait adierazten saiatu dira eta horretarako Jokin Zaitegiren "Gaupean dagoen Euskadi" poema hartu dute: "Ilunak hartuaz Euskadi doa / eta iztarpean gaude loturik / gure herriak askatasunik eztu / burdinetan dugu gaixoa".

Ohizko dituen akordeoi, kitarra, txirula eta dultzainez, eta Iparraldeko bi kantariez gain, beste laguntzarik ere izan du Marigaizto-ren grabaketan Azala taldeak. Ion Arriolaren bibolina, Eduardo Salvadorren baxua eta Tapia eta Leturiaren pandero eta trikitixa gaineratzean inoiz baino osatuago agertzen da folk talde honen azken diskoa.

Xabin Makazaga
azala > diskografia

>>Azala

IZ, 1983 (LP)

>>Marrutxipi

Elkar, 1985 (LP)

>>Zaldiko Maldiko

Elkar, 1987 (LP)

>>Marigaizto

Elkar, 1989 (LP)