Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > hiru truku> hemeroteka
hiru truku > hemeroteka

Mendebaleko euskal baladak. Aizu!. (Disko iruzkinak) (2012-08-26)

Gaur egun ahaztu antzean dagoen arren, argitaratu zenean (1994an) lurrikara txiki bat eragin zuen disko honek. Eta ez soilik folk musikaren esparruan: bat-batean, jende asko konturatu zen Bizkaian eta, oro har, Euskal Herriko mendebaldean, kultur altxor aberatsa dagoela, bertako euskaraz adierazita zaiguna, eta bizkaierak edo mendebaldeko euskalkiak badituela adierazkortasun, edertasun eta sonoritate ikaragarriak. Seguru asko, hurrengo urteetan bizkaierak berreskuratu zuen ospearen zati handi bat disko honek erdietsitako arrakastari zor zaio. Euskal musikaren hiru erraldoi (Joseba Tapia, Ruper Ordorika eta Bixente Martinez) batu ziren, diskoaren azpitituluak adierazten duen moduan, mendebaleko euskal baladak berreskuratu eta gaurkotzeko. Balada horien edertasunari hiru musikariek aukeraturiko molde egokiak gehitzen zaizkio: gitarra, mandolina, soinu txikia, moldaketa xume baina eraginkorrak, betiere abestien zerbitzura, baina abestiei traba egin barik. Diskoa ixten duen "Orbelak airez" kantuaren a capella trataera esandakoaeren adibide aparta da.
Gotzon Hermosilla
hiru truku > diskografia

>>Mendebaleko euskal baladak

Nuevos Medios, 1994 (CD)

>>Mendebaleko euskal kantuak II

Nuevos Medios, 1997 (CD)

>>Nafarroako kantu zaharrak

Metak, 2004 (CD)