Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > imuntzo eta beloki> hemeroteka
imuntzo eta beloki > hemeroteka

Jo ezak!. El Diario Vasco. (Disko iruzkinak)

Azken Trikitixa Txapelketan, duela aste batzu, berau izan zen bikote polemikoa. Polemika lehendik zetorren hala ere, Tapia-Leturia, Kepa Junkera eta beste zenbaitek trikitian molde berriak txertatzen hasi zirenean. Badirudi istilu honek ez duela soluzio errazik izango, musika tresna hau oso modu diferentean ikusten baitute batzuk eta besteek. Tradizioari eutsi nahi diote batzuk, irmo; eta lehengo erritmoak oraingoekin zipriztindu, besteek.

Disko hau lehena dute Imuntzo eta Belokik. Lehenengoa izanda ere, lasai azaltzen dira. Lehenengo azpimarratu nahi nuke pieza gehienek kutsu tradizional nabarmena dutela, eta ondo iruditzen zait. Ez dira hala ere trikiti eta panderoak eman dezakeen joku horretara mugatu, badira bestelako piezak ere. Hala nola, Linda Ronstadt kantari iparramerikarrak rantxera tradizional bati egindako bertsioan oinarritutako "Pena dut" izeneko kanta; eta pop-ari ere egin diote bisita: "Gizontxo gizentxo". "Urtxintxa" deritzan kantuan berriz, zuku handia atera diote trikitiari, Tapiak demostratu duen bezala.

Zenbait kantutako letrek beren kezka sozialak azaltzen dituzte, "Bizi nahia" eta "Egunkaria"-koek, esaterako; eta Antton Ibarguren zenari ere eskaini diote pieza bat. Dena den, poza eta alaitasuna dira nagusi diskoan. 

Disko hau ikusita, trikitixa osasuntsu, sasoiko dagoela esan liteke. 
Iņaki Zarata
imuntzo eta beloki > diskografia

>>Imuntzo-Epelarre

IZ, 1988 (LP)

>>Jo ezak!

Elkar, 1991 (LP)

>>Trikrisia

Elkar, 1993 (LP)

>>Saturnotrik

Elkar, 1996 (CD)

>>Louisianara noa

Elkar, 1999 (CD)

>>Gauaren helduan

Elkar, 2007 (CD)

>>Gezurra ez da egia

Elkar, 2011 (CD)