Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sustraia> hemeroteka
sustraia > hemeroteka

Euskal label. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Merezi dute euskal labela lapurtarrek. Aurreko diskoa (1995) festa giro eta asmoekin egina bazen, oraingo honetan doinu rockeroagoak jorratzen dituzte, freskotasun handiz eta eskusoinuak, abeslariaren gorputza bezain ahots borobiltsuak eta abestien izakera alaiak euskal labela ziurtatzen dutelarik.

Lehen bi abestiak rock hutsa dira. "Eroa"-n indioak datoz funky doinuekin eta "Fo igole"-k eta "Martxa"-k jai giroan murgiltzen gaituzte bete-betean. "Amatto"-k eta "Nire zinak eta minak"-ek taldearen alderdi intimista erakusten dute pop goxoaz. "Raggarin" entzunda badirudi Jamaikan ere hasiak direla arin-arina dantzatzen eta "Xardina kuzkuz" abesti landuena da, Itxaro Bordaren hitzak eta arabiar doinuekin. "Eztrada huntan" dantzatzeko lauki txuribeltzezko alkondara jantzi behar da eta "Ttiabarabara" abestiarekin etxera joateko ordua iritsi zaik, txo!, juerga bukatu duk eta.   

Bestalde, aipatzekoa de Sergio Berardo okzitaniarraren zarrabetea eta ahotsak "Martxa" eta "Korenta" kantuetan. Jean Phocasek lortu duen soinu kalitateak eta Frederic Gaillardeten haize moldaketek, disko koloretsu hau borobiltzea lortzen dute.  

Iņigo Arruti
sustraia > diskografia

>>Segi segi

Agorila, 1995 (CD)

>>Euskal label

Oihuka, 1996 (CD)

>>Live

Agorila, 1997 (CD)

>>Bi mila

MSI, 2000 (CD)

>>Ze bizia

Agorila, 2004 (CD)

>>Beti bidean

Agorila, 2005 (CD)

>>Sustraia in Live

Agorila, 2008 (DVD)

Askoren artean

 - Azken aldiko (Hitzak: Patrick Mixelena-Musika: Jaye Proctor); Hamahiru (t)alde (IZ, 1997)