Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > joseba tapia / tapia eta leturia> hemeroteka
joseba tapia / tapia eta leturia > hemeroteka

Dultzemeneoa. El Tubo 42, 1993ko apirila. (Disko iruzkinak)

Tapia eta Leturiaren hirugarren diskoa dugu. Trikitixaz blai, soilik ala ez, baina trikitixa. Egia esan, bikote honek aire berriak eman dizkio, batzuri gustatu ala ez. Edozein kasutan, beren aportazioa hor dago eta gainera, gure ustetan, oso garrantzitsua.

Dultzemeneoa diskoak besteen lineatik jarraitzen du, aldaketa nabarmenik gabe. Estilo propioa landuz, baina. Hainbat jendek parte hartu du hamabost kantu bildu dituen grabaketa honetan. Tapia eta Leturia, musikari hauek kontatuz, primeran aritzen dira erritmo askotan zehar: trikitixa bera noski, porrusalda, arin arin, fandango, latino eta beste batzutan, rockaraino heltzen, problemarik ez. Moldakuntzak oso egokiak izanik, abestien edertasuna erakusketa gauza ederra da. Lortutako soinua ohizkoa bada ere, aipatzekoa da instrumentu guztietako harremana, bai akustikoak bai elektrikoak. Trikitixa hau?, esango du norbaitek. Bai, trikitixa, gaurkoa, gaur egiten dena. Akaso, hau kritikatzen duen jendeak janzten du aintzinean bezala? Zenbat galdera egin genitzake horretaz? Tapia eta Leturiaren arrakasta aldaketa horrekin batera hazi da. Zeozer eduki behar du.

Ezin dugu ezeztatu dantzatzeko musika denik baina kontzertuetan arituko balira ez lukete problemarik edukiko, bere lana molda baitaiteke bietan, oso gutxik esan ahal duena. 

Dultzemenoa, "meneoa" baino askoz gehiago da, urte guzti hauetako lana.

J. G.
joseba tapia / tapia eta leturia > diskografia

>>Jo eta hautsi

Elkar, 1987 (LP)

>>Juergasmoan

Elkar, 1990 (LP)

>>Dultzemeneoa

Elkar, 1992 (LP)

>>Tapia eta Leturia Band

Elkar, 1995 (CD)

>>Ero

Elkar, 1997 (CD)

>>Apoaren edertasuna

Gaztelupeko Hotsak, 1998 (CD)

>>1998

Elkar, 1998 (CD)

>>Québec: hamalau kantu independentziarako

Gaztelupeko Hotsak, 1999 (CD)

>>Bizkaiko kopla zaharrak

Elkar, 1999 (CD)

>>Agur Intxorta maite: 1936-37 gudako kantuak

Gaztelupeko Hotsak, 2001 (CD)

>>Hain zuzen

Gaztelupeko Hotsak, 2002 (CD)

>>Real politik

Zakurraren biolina, 2006 (CD)

>>Eta tira eta tunba

Zakurraren biolina, 2010 (CD)

>>Tximela kapitainaren izarrak

Zakurraren biolina, 2013 (CD)

Askoren artean

- Fandangoa; Tapiatarren trikitixa (Elkar, 1989)

- Arin arina; Tapiatarren trikitixa (Elkar, 1989)

- Trikitixa; Tapiatarren trikitixa (Elkar, 1989)

- Porrusalda; Tapiatarren trikitixa (Elkar, 1989)

- Kalejira; Tapiatarren trikitixa (Elkar, 1989)

- Lekeitioruntz (Hitzak eta musika: Mikel Laboa); Txerokee: Mikel Laboaren kantak (IZ-Seaska-Elkar, 1990)

- Gure trikitilariak (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Joseba Tapia); Bernardo Atxaga. Nueva Etiopia (El Europeo, 1996)

- Recuerdo florido (Herrikoia / Moldaketa: Joseba Tapia); Betiko trikitixa (Elkar, 1997)

- Fox (Josu eta Jokin); Betiko trikitixa (Elkar, 1997)

- Balsa (Herrikoia / Moldaketa: Joseba Tapia); Betiko trikitixa (Elkar, 1997)

- Trikitixa (Herrikoia / Moldaketa: Joseba Tapia); Lekeitioak (Elkar, 1997)

- Albiste zirinolak (Hitzak: Ernest Arranbide-Musika: Joseba Tapia); Euskal presoak Euskal Herrira (Euskal Preso Politikoen Sustengu Komiteak-Elkar, 1998)