Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > bittor aiape> hemeroteka
bittor aiape > hemeroteka

Bittor Aiape. El Tubo 57. (Disko iruzkinak)

Lau urte zeukanetik ibili da musika ikasten eta sei urte bete zituenean hasi zen kitarra ikasten. Dena den, Mozartekin konparatu beharrean, Billy Braggen parean nahiago dugu jarri. Bittorrek kanta guztiak idatzi ditu Atxaga eta X. Muguruzaren "Arraroa, noski" izan ezik. Heldutasun eta kalitate handikoak dira, nahiz eta, normala denez, bere estiloa finkatzeko egon ondino. Ahotsa egin gabekoa, jakina, 13 urte soilik daukala ezin dugu ahaztu. Baina Bittorrek kitarragaz lortu duen trebezia harrigarria da. Kitarjole bat baino gehiago, eta askoz nagusiagoak, ezagutzen ditugu, beraien mailara oraindik edo inoiz iritsiko ez direnak. Bittor Aiaperen kantetan egineroko arazo eta tirabirekin topatu ahal gara: hizkuntza, lana eta ikasketak, kartzela, aisia, maitea, eta denetariko erritmoak ere, rock kañeroa bere gustukoena dela ematen duen arren.

Bittor Aiapek behar duena talde batean sartzea edo egitea da. Diskan bateria programatua edukitzea desabantaila nabarmena izan da. Hazi ahala Bittorrek bere musika landuko du rock munduan eta ziur gaude etorkizunean askotan hitz egin beharko dugula bere lanaz.

Pedro Elias Igartua
bittor aiape > diskografia

>>Bittor Aiape

IZ, 1994 (CD)

>>Gaztea naiz, eta zer!!

IZ, 1995 (CD)

>>Azkena

IZ, 1997 (CD)

>>Beste aldean

IZ, 2000 (CD)

Askoren artean

- Euskal Herria eraikiz (Hitzak eta musika: Bittor Aiape); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)