Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > danba> hemeroteka
danba > hemeroteka

Plataforman. Argia, 1.266. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1989-11-05)

Maketa garaietan talde promesa desegin egin zen orain urte batzuk, baina jende berria txertatuz taldea berrosatzea lortu dute. Aldaketa, eskertzekoa, hizkuntzan ere eman da, eta 88ko maiatzean  diskoa kaleratu zuten, Plataforman, euskaraz hutsez kantatua. Danba taldeak rocka, ska eta reggaea abiapuntutzat hartu eta kanta melodikoak aurkezten ditu diskoan. "Noizko" kantan saxoarekin hasi eta honek ezartzen du melodiaren erritmoa, baxuarekin jokatuz, reggae tankerako musika eginaz. Saxoa Jon Miranderen poesiarekin osatu duten "Eresi" kantan ere agertzen da, baina gainontzekoetan rock azkarragoa egiten dute. Aipagarri koroen erabilera "Hiltzera bota" eta "Atzo lez nazkatuta" kantetan bereziki, edo "Ospa" eta "88ko maiatza"-n erakusten duten skarako joera. Beste kantetan rock azkarragoa egiten dute, kitarraren bakarkako punteoa landuz "Kobratzailea"-n, edota ahotsa azeleratuz "Egun bat gutxiago"-n. Akatsak akats, ausardia erakutsi dute diskoa beraiek produzitzean. Euskara gehixeago landuz eta tonuaren apaltasuna apurtuz, emango dute zeresanik laudiotar hauek.
Xabin Makazaga
danba > diskografia

>>Plataforman

Tsunami, 1989 (LP)

>>Esamesaka

Basati Diskak, 1991 (LP)

>>Frango funts

Esan Ozenki, 1992 (LP)

Askoren artean

- Sucio progreso (Hitzak eta musika: Danba); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Somos presos (Hitzak eta musika: Danba); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)

- Sin un puto duro (Hitzak eta musika: Danba); ¡Condenados a luchar!-Borockari loturik! (Discos Suicidas, 1986)