Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > dut> hemeroteka
dut > hemeroteka

Askatu korapiloa. Entzun!. (Disko iruzkinak)

Dut taldekoek argi daukate zer egin nahi duten, eta hori erakusten du bere lan berriak. Argi eta garbi. Oso disko ona osatu dute. Iluna, gogorra, bortitza, nahiz eta kantu batzuek une lasaiagorik ekarri. Erritmo biziak dira, erotuak, hainbatetan; azkarrak eta mantsoagoak, eta haien gainean eraiki dute beren doinua, Dut-en doinua.

Diskoko kantuak sortzeko garaian nabari da kantuaren barrura sartu direla, kantuaren mamiari begiratu diotela, kantu bakoitza osatzeko. Beren kezkak, sentimenduak eta emozioak agertzeaz gain, etorkinen afera, Abiadura Handiko Trena eta gizarteko beste hainbat gairen eta kaken inguruan ere mintzo dira. Amaitzeko, aurkezpena ere gustatu zait. 

Joxi Ubeda
dut > diskografia

>>Underribi

Basati Diskak, 1994 (CD)

>>Dut

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>At

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Ireki ateak

Esan Ozenki1, 1997 (CD)

>>Askatu korapiloa

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Black zombi (Hitzak eta musika: Dut) Insumisioa (Maia-R-Dizka, 1995)

- Terrorismo policial (Hitzak eta musika: RIP) RIP Versiones (Où, 1997)

- Txapela buruan, ibili munduan (Hitzak eta musika: Dut) Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Hondarra (Hitzak eta musika: Dut) Irungo AEK-ko beteranoak (2004)