Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > dut> hemeroteka
dut > hemeroteka

At. Entzun!, 4. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1997-02-01)

Manex kantariak eta Eneko gitarrajoleak taldea utzi zutenean, Galderrek, Xabik eta Josebak ilusio handiarekin heldu zioten proiektuari. Orduan begirada ezkor askori aurre egin behar izan zioten. Inork ez zigun esan ordea, taldearen arima sortzailea hirukote honen baitan zegoela. Hazia lehen diskoan erein zuten. Baina musikaren inguruko hitzontziok hainbestetan aipatzen duten zera hori falta zitzaien: baieztapena, At bezalako lan bat, alegia. At diskoa ezkor guztiak mutu uzteko modukoa da. Gogorra, garratza, gordina.

Gogorra. Ez da lehengoan barneratzen den lan erraz horietakoa. At, behin eta berriz entzunda apreziatzen den horietakoa duzu. Dena den, lehen aldian muturreko galanta jasoko duzu. Aurpegia, bete-betean.

Garratza. Garratzak dira hitzak, bizitakoaren isla. Baina doinuetan, melodia samur bezain politak entzuteko aukera izango duzu. Sortu eta hazi", bat aipatzearren. Luxu bat horrelako kantuak gure hizkuntzan dastatu ahal izatea. 

Gordina. Katarain estudioan, argizari batzuen argitan, Dutek bere mamu guztiak kanporatu eta lan berri honetan erregistratu ditu. Era horretan, bitxiak egingo zaizkizun "Ahuntzaren gauerdiko eztula" eta "The big lie of love" kantuak entzungo dituzu. Soinu potoloa, zorrotza eta landua. Dena den, jende askori agian Duten lanak ez dio ezer esango. Inguru honetan, ez gaude oraindik horrelako gauzak ikus-entzutera ohituak. Martitzarrak, euren herrian.

Imanol Ubeda
dut > diskografia

>>Underribi

Basati Diskak, 1994 (CD)

>>Dut

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>At

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Ireki ateak

Esan Ozenki1, 1997 (CD)

>>Askatu korapiloa

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Black zombi (Hitzak eta musika: Dut) Insumisioa (Maia-R-Dizka, 1995)

- Terrorismo policial (Hitzak eta musika: RIP) RIP Versiones (Où, 1997)

- Txapela buruan, ibili munduan (Hitzak eta musika: Dut) Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Hondarra (Hitzak eta musika: Dut) Irungo AEK-ko beteranoak (2004)