Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > dut> hemeroteka
dut > hemeroteka

Epilogo bat dabil haizean barrena: Dut 1993-2008. (Agiriak)

Esanak esan, bandera trapu bat da haizerik ez badabil. Haizean jartzen ditugun hitz horien bitartez DUTeri dagokion zikloa itxi egin dugula jakinarazi nahi dugu. Unean uneko izan garelako eta izan nahi dugulako. Sortu eta hazi, hazia erein baikenuen, eta zuen arreta eta maitasunaren fruituak jaso. Orain, lugorrian uzten dugu ereindako loreen irla txikia, bertan hazi berriak ereingo ditugulakoan noizpait, hor nonbait. DUTetik at, atea zabalik uzten dugu berriz ere elkarrekin aritzeko, elkarrekin bidaiatzeko soinuaren bitartez, baina jada beste izen, deitura edo haize batekin. Iragarkietako irribarreetatik eskapoan ibili gera, ertzarik gabeko laukiengandik ihesean, inkisidoreen dantza ilunari argitasunarekin kontra eginez, ta lau disko uzten dizkizuegu opari: hamaika kanta haizeari aldarri, korapiloak askatuz! Aipamen berezia egin nahi diegu manex eta enekori, bidaiaren parte polit eta emankor bat gurekin egin dutelako, baita fermineri ere. Eraberean, aipamen berezia egin nahi diegu gure jarraitzaile amorratu eta ez hain amorratuei: gure haizea izan zaretelako. Esanak esan, esanak esanak daude. Gora dut ta dutarrak!

2008ko Lantz-ko mielotxinen kalejiraren garaian...

Joseba, Galder, Xabi: DUT

dut > diskografia

>>Underribi

Basati Diskak, 1994 (CD)

>>Dut

Esan Ozenki, 1995 (CD)

>>At

Esan Ozenki, 1996 (CD)

>>Ireki ateak

Esan Ozenki1, 1997 (CD)

>>Askatu korapiloa

Esan Ozenki, 2000 (CD)

Askoren artean

- Black zombi (Hitzak eta musika: Dut) Insumisioa (Maia-R-Dizka, 1995)

- Terrorismo policial (Hitzak eta musika: RIP) RIP Versiones (Où, 1997)

- Txapela buruan, ibili munduan (Hitzak eta musika: Dut) Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997)

- Hondarra (Hitzak eta musika: Dut) Irungo AEK-ko beteranoak (2004)