Imanol. Berria. (Artikuluak) (2004-06-27)
Inork ez daki zer ahal dezakeen gorputz batek, izan ere, gorputzak irauteko joera baitu, lur azalean sotil tinko eta lasai egotekoa behar bada, pausuz pausu, oinez oin, poliki-poliki jarraituz. Badira gorputz batzuk beren arimekin bat ez datozenak, eta badira, alderantziz, arima batzuk beren gorputzak madarikatzen dituztenak, ez egoki baiteritze. Imanolek ahotsa zuen, ahots aparta, ahots landua, ahots zaindua, eta hori nabarmena egiten da hark grabatutako diskoak entzun ahala.
Nabarmenago, noski, bera aurrez aurre egonik kantatutakoan, gitarra eskuan, edo batere gabe, bere ahots soilez. Halako ahotsak egia esan, nekez aurkitzen dira, naturaren dohain baitira. Gorputza ere dohatsua zuen, arina, ez alferrik gaztaroan dantza-taldean ibilia zen, handia ere bai, ahotsa bezain handia, ahotsa bezain malgua, ahotsa bezain distantzietara emana.
Uste dut azkenik bera ezagutzera iritsi nintzela eta haren ezaugarriren bat aipatu beharko banu, nik oraindik miresgarritzat dudana, haren askatasuna da, askatasun gogoa alegia. Imanolek bere bizitza honetan nahi duena egin izan du edo, behintzat, nahi duena egiten saiatu da, eta ez da gutxi, gure gizarte hau den bezala izanda. Loturarik nahi ezta, libre bizitzea erabaki zuen, inoren mende ez, eta horrek abantaila hainbeste arazo sortu zizkion, bera musikaz, musikagatik, musikarekin bizi baitzen, ez bestela. Egon zitekeen besteen ikuspegitik zuzen, egon zitekeen adiskideen ikuspegitik oker, baina horrek ez zuen gehiegi baldintatzen haren ibilbidea, arrazoimenaz bainoago bihotzaz jokatzen baitzuen, eta, jakina denez, inork ez daki zer ahal duen bihotz batek.
Erromantikoa zen, bihotzez, maitasunaz sinisten zuena; buhamea zen, gaueko giroa gustukoa zuena; jan-edanean eta elkarrizketetan gozatzen zuena, ez baitzuen erretzen, ahotsaren kalterako zelako. Eta joan zenean kanpora, pena hartu genuen eta mina ere bai, bagenekielako deserrira zihoala eta deserriak ez duela barkatzen; bagenekielako Euskal Herritik kanpo mututu egingo zela, oso hemengoa baitzen haren ahotsa, oso hemengoa eta oso gurea.Goiztiri, 1969 (EP)
>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
Egilea editore, 1972 (EP)
Le Chant du Monde, 1973 (LP)
Le Chant du Monde, 1976 (LP)
CBS, 1977 (LP)
IZ, 1979 (LP)
IZ, 1981 (LP)
IZ, 1982 (LP)
IZ, 1984 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
>>Viajes de mar y luna, Alfonsina
Ediciones Cubicas, 1990 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Larrazabal, 1994 (LP)
Elkar, 1996 (CD)
52 P.M., 2000 (CD)
>>Imanol, una voz de tierra y viento
Fundacion Autor, 2000 (Liburua)
52 P.M., 2003 (CD)
>>Bolona-molona: Imanol in memoriam
Elkar, 2004 (CD)
- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)
- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)
- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)