Imanol vs. Mixel Etxegarai. Berria. (Artikuluak) (2004-06-27)
Hirurogeiko hamarkadan "euskal kantagintza berria" deitu zitzaion hura sortu zenetik sortzaile generazio bat ikusten dut gaur erdi galdurik, Imanolen generazioa. Jende interesgarri asko gelditu da bidean Ez dok Amairuk sortu zuen lilura eta itzala inoiz gainditu ez dutelarik. Imanol izan zen generazio hartako aurreratuena, seguruenik kanturako kondizio eta intuizio gehien zuena zelako. Mixel Etxegarai bezala ekualizazioaren ahotsa distortsionaturik kantatzen zuen klandestino garaia, Parisen Paco Ibañezekin eginiko diskoa, erromantzeak, joan-etorriak, orain gutxiko ausencia... Benetako bohemio edo hobe, buhame baten bizitza. Bizitza.
Imanol deabru, españolista esaten zioten garaian; Imanol jaungoiko, Martuteneko kartzelan kontzertua eman eta altabozetan Sarrik eta Pikabeak ihes egitea lortu zutenean; edo Imanol etsai, beldurraren kontrako kontzertua hura antolatu zuenean. Bera gaztetan ere ibili omen zen jendea mehatxatzen, hala diot berak hala kontatu zidalako. Bizitza horrelakoa da, zerorrek erein duzuna bueltan etortzen zaizu. Seguruenik Intxaurrondo auzoko paretetan Imanolen izena heriotza mehatxuarenondoan jarri zuen gaztea Imanol bera zen 20 urte lehenago, Mixel Etxegarai bera.
Ez zen ordea Imanolek ezagutu zuen diana bakarra izan. Orain zazpi bat urte elkarrekin ginen Madrilen kantuan Ateneo Primero de Mayo izeneko aretoan. Bezperan heldu ginen gu eta antzokia ikustera joan ginen, ez genuen ezer arrarorik ikusi. Imanol hurrengo egunean etorri zen eta elkarrekin joan ginen antzokira. Bezperan garbi-garbi zegoen atarian, pintada handi bat ageri zen: Imanolen izena diana baten barruan. Bases Autónomas izeneko talde batek sinatzen zuen, alegia, Ynestrillas eta bere lagunek. Euskal Herrian españolista eta Espainian euskaldun gorrotagarri.
Baina dena ez zen mehatxu eta kalapita izan. Esaten denaren kontra Euskal Herrian dezenteko babesa zuen. Idazleak, kantariak, jende interesgarri asko mugitzen zen bere inguruan eta Espaniako Estatuan ere ez da kantari euskaldun bakar bat izango berak adina kontaktu eta bide zituenik. Parisen zer esanik ez.
Bizitzarekin jolas gaitezke, muturretan ibili edo epelkeriatan, baina heriotza etortzen denean ez dago besarkatzea beste erremediorik.
Goiztiri, 1969 (EP)
>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
Egilea editore, 1972 (EP)
Le Chant du Monde, 1973 (LP)
Le Chant du Monde, 1976 (LP)
CBS, 1977 (LP)
IZ, 1979 (LP)
IZ, 1981 (LP)
IZ, 1982 (LP)
IZ, 1984 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
>>Viajes de mar y luna, Alfonsina
Ediciones Cubicas, 1990 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Larrazabal, 1994 (LP)
Elkar, 1996 (CD)
52 P.M., 2000 (CD)
>>Imanol, una voz de tierra y viento
Fundacion Autor, 2000 (Liburua)
52 P.M., 2003 (CD)
>>Bolona-molona: Imanol in memoriam
Elkar, 2004 (CD)
- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)
- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)
- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)