Hori bera da denen ixtoria. Argia, 1.579. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1996-05-26)
Maitasuna eta trajediaren kanta berria
18. lanera iritsi da Imanol. 12 kantuk osatzen dute, eta arreta berezia bildu du, lagun izan dituen artistak direla medio: G. Moustaki kantuan eta Paco Ibañez gitarraz. Ibarrolari eginiko omenaldia ere bada.
Gustukoen dituen poeten hitzak oraingoan ere. Mikel Arregi aspaldiko ezezagunaren ikuspegi lazgarria, J. Sarrionandia, J. Mirande, A. Rimbaud, P. Perurena, J. Brelen "Ne me quitte pas" abestiaren euskal bertsioa, X. Lizardi, Etxahun Iruri... Deigarria da musika moldaketak ez izatea Karlos Gimenezenak (bi kantu izan ezik), aspaldian bidelagun ere izan duen Txema Garcesenak baizik.
Emaitza, oro har, ederra. Ederra zinez "Ama-semeak oherakoan" seaska-kanta jostarina, samina oso diskoarekin pisu astunena den "Galdera hotzen erantzun-eza", minimala bere sinpletasunean Jon Miranderen "Zergatik", G. Moustakik ere kantatua...
Iturri ugarietatik edan du lan hau osatzeko, baina aukeraketan, maitasunari kantu egiteaz gain, ikuspegi iluneranzko halako joera bat ere somatzen da, ia trajikoa. Badirudi Imanolek adierazi nahi digula maitasunaren beroan bakarrik aurkitzen dela bizitzaren trajediaren kontsolamendua; maitasuna-trajedia dikotomia egoki erakutsiz.
Gehienak -jostarinak alde batera utzirik- ez dira behin entzun eta imanoltzaletasuna asetzeko modukoak. Bere estiloari jarraiki, sakontasun handikoak aukeratu ditu eta ontzen gozatu beharreko fruitu dira.
Goiztiri, 1969 (EP)
>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
Egilea editore, 1972 (EP)
Le Chant du Monde, 1973 (LP)
Le Chant du Monde, 1976 (LP)
CBS, 1977 (LP)
IZ, 1979 (LP)
IZ, 1981 (LP)
IZ, 1982 (LP)
IZ, 1984 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
>>Viajes de mar y luna, Alfonsina
Ediciones Cubicas, 1990 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Larrazabal, 1994 (LP)
Elkar, 1996 (CD)
52 P.M., 2000 (CD)
>>Imanol, una voz de tierra y viento
Fundacion Autor, 2000 (Liburua)
52 P.M., 2003 (CD)
>>Bolona-molona: Imanol in memoriam
Elkar, 2004 (CD)
- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)
- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)
- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)