Lau haizetara. Anaitasuna, 342. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1977-06-15)
Imanolek grabatutako azken diskoa kaleratu da. Bera, Madrileko CBS etxeak egina. Disko hau, euskal musika munduan oso itxarona izan da, atzerrian hainbat urte pasatu eta gero, kantari honen eboluzioa ikus-entzuteko.
"Lau haizetara" bere hirugarren L.P.a da. Lehenengoa "Orain Borrokarenean", 1972. urtean grabatua; "Herriak ez du barkatuko", 1976.eko udan dira orain arte egindako diskografi lanak.
Disko honek erakusten duena, Imanolen eta beste bretoi adiskideek hainbat jaialditan egindako lana da. Hola, Roger Schaub, Bruno Barre, Xabier Iriondo, Jouenn Leberre eta Arnaud Rogers laguntzaile agertzen dira.
Gai konkretuetara pasatzen bagara, hiru zati desberdinak ikus daitezke. Alde batetik doinu instrumentalak; beste batetik erdarazko kantuak eta azkenez euskal kantak.
Tematika aldetik lan berri gutxi dauka disko honek. Lehenengo garai batetan Mikel Azurmendiren hitzak musikatuz, orain, Mikel Arregik egindako hitzak, kantu berri bakarra bezala agertzen dira. Hauk, "Lau Haizetara" eta "Maitasunaren sutegia". Beste berria Gabriel Arestiri Lantzale taldeak egindako hitza da. Beste kantu guztiak, "Irakaslerik onena: bizitza", "Caminito de Erandio", "Euskadin Castillan bezala", "VietNam 1970"eta "Martillo Pilón", lehen egindako diskoetan agertzen dira. Hemen hau ikusiz, galdera bat sortzen zaigu: Bere aintzinako gaiak jende zabal bati erakutsi nahi izan dizkio, ala Imanolentzat gizarte egoera gutti aldatu al da?
Baina Imanolek eboluzio luze bat nabaritzen du. Eta hau musika formari begiratuz. Euskal kantetan eta instrumentaletan, laguntza eta tresna aldetik desberdintasun bat agertzen da doinu guztien tratamenduan. Eta bereiztasun hau, Imanolen laguntzaileek begiratuz konprenigarria da. Doinu guztiak keltar-bretoi kutsu handi bat daukate, nahiz eta batzuk euskal sustrai txiki batzutatik irten. Gwendal taldearen interpretazioak oso onak iruditzen zaizkigu eta beren teknika izugarria dela hainbat tokitan agertzen da. Berrizko zortzikoko inprobisaketa batzuren antzera, baten bat esateko. Eta kutsu honek tankera desberdin bat ematen dio diskoari, beste euskal diskoekin gonbaratuz. Baina giro hau euskal musika baterako, formari begira, norarteko aurrerakuntza edo eboluzio bat dela esan al genezake? Uste dugu, eta instrumentaletan argiago agertzen da, euskal sustraiak keltar infludentziagatik azpiratuak izan direla.
Erdarazko kantuek, euskara hutsez kantatzeko beharraren problematikan sartu gabe, gaztelaniako doinu-formak dituzte. Martillo Pilón deritzonak, Elisa Sernaren "Este tiempo de acabar" deritzon diskoaren infludentziak agertzen ditu, eta gogoratzen gara nola disko bietan bibolinista gizon berbera den: Bruno Barre.
Azala, R. Vigilek izenpetua, egokia eta oso landuta dago. Diskoaren barneko irudi prestatu eta estetiko bat da.
Eta azkenez, laburpen bat egiteko, Imanolen azkeneko lan hau, bere lehenengo diskoak ezagutzeko oztopoak ikusirik, orain arteko lan egin baten bilketa on bat iruditzen zaigu, eta horregatik, hemendik aurrerako lana oso interesgarria agertuko litzateke, zeren posibilitate asko baitu.
Goiztiri, 1969 (EP)
>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari
Egilea editore, 1972 (EP)
Le Chant du Monde, 1973 (LP)
Le Chant du Monde, 1976 (LP)
CBS, 1977 (LP)
IZ, 1979 (LP)
IZ, 1981 (LP)
IZ, 1982 (LP)
IZ, 1984 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
>>Viajes de mar y luna, Alfonsina
Ediciones Cubicas, 1990 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Larrazabal, 1994 (LP)
Elkar, 1996 (CD)
52 P.M., 2000 (CD)
>>Imanol, una voz de tierra y viento
Fundacion Autor, 2000 (Liburua)
52 P.M., 2003 (CD)
>>Bolona-molona: Imanol in memoriam
Elkar, 2004 (CD)
- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)
- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)
- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)