Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > imanol> hemeroteka
imanol > hemeroteka

Barne kanta. Argia. (Disko iruzkinak) (1995-10-22)

Lehenbizikotz entzun nuenean, halako harridura arraro batek jo ninduen, nere ohiko mila gauzetarik zerbait eginbeharren egitean eta denbora berean buruan pasatzen zaizkidan mila pentsaketen artetik, nere aditasuna beregana bildu baitzautan deblauki. Eta huna nun ixtanteko ixiltzen zautan! Kantuaren erran-nahia eta musikaren azken nota, hor zintzilik gelditzen bailira bezala! Barne-kanta horren barnera sarrarazteko gomita bat izan nahian edo...

Eta laster, halako indar misteriozko errabiatu batek igo ninduen mendi gainera, ixiltasuna bilatuz, bakartasunean barne-kanta hori berriz entzutera. Erreka baten ondora. Harrietan punpeka zebilen ur gardenaren musikak gidaturik. Haize ezti batek hostoak ferekatzen zizkion pagondo baten azpian jarri nintzen. Behi zuri multzo baten zintzarrotsen artean, inoiz ikusiak ez nituen ximeletak ere han zebiltzan, dantzan, inguruan.

Bakartasuna? Barne-kanta hura barneratuz gero, ez dago bakartasunik. Halako lilura ero eta gozo batek barne guztia betetzen dizu, gorputzeko zain eta mami guziak iratzarriz. Erotismo kutsu bat utziz. Harrigarria, zeren fraile baten ganik baitadorkigu holako zoramen mozkorgarrien iturria.

Delako "Cántico espiritual" hori, bere arimaren eta Jainkoaren arteko elkarrizketa zela diote. Sinetsezina! Jainkoaren aitzakia ederra zukeen, Doña Teresa baten edo Doña Ana baten txinpartekin piztu suaz gogo bihotzak beroturik holako olerki zoragarrien idazteko, Toledoko kartzela zilotik!

Dena den, Fray Juanen olerki liluragarria, Orixek hoin miresgarriki euskarara itzulirik, Karlosen konponketari esker eta Imanolen ahots sensual eta sarkorraren bidez datorkigu, dena magia batez osoki josirik bezala, barnetik barnera.

Bihotzez, nere eskerrik beroenak talde guziari.

Henriette Aire
imanol > diskografia

>>Michel Etxegaray

Goiztiri, 1969 (EP)

>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari

Egilea editore, 1972 (EP)

>>Orain borrokarenean

Le Chant du Monde, 1973 (LP)

>>Herriak ez du barkatuko!

Le Chant du Monde, 1976 (LP)

>>Lau haizetara

CBS, 1977 (LP)

>>Sentimentuen hauspoz

IZ, 1979 (LP)

>>Jo ezan

IZ, 1981 (LP)

>>Iratze okre geldiak

IZ, 1982 (LP)

>>Erromantzeak

IZ, 1984 (LP)

>>Oroituz

Elkar, 1985 (LP)

>>Mea kulparik ez

Elkar, 1986 (LP)

>>Joan-etorrian

Elkar, 1987 (LP)

>>Muga beroetan

Elkar, 1989 (LP)

>>Viajes de mar y luna, Alfonsina

Ediciones Cubicas, 1990 (LP)

>>Amodioaren berri

Elkar, 1990 (LP)

>>Barne kanta

Larrazabal, 1994 (LP)

>>Hori bera da denen ixtoria

Elkar, 1996 (CD)

>>Ausencia

52 P.M., 2000 (CD)

>>Imanol, una voz de tierra y viento

Fundacion Autor, 2000 (Liburua)

>>Versos encendidos

52 P.M., 2003 (CD)

Askoren artean

- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)

- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)

- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)