Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > imanol> hemeroteka
imanol > hemeroteka

Mea kulparik ez. Argia, 1.126. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1986-11-23)

Imanolek azken diskoekin bere estiloa margotu du eta nolabait sonido Imanol bat badela esan daiteke, sonido Oskorri bat baden bezala. Entzuleak identifikatzen du. Aspalditik adiskide duen Karlos Gimenezek egiten dizkio moldakuntzak; pianoa ere berak jotzen dio, batzuetan sokazko tresnen kolorez apainduz, bestetan jazzera hurbiltzen duten pasarteak saxoz jantziz. Eta sintearekin ikutu karibeñoak ere aurkitzea iruditu zaigu. Sinte eta akordeoia Iñaki Salvador aritu zaie, hau ere azken aldi honetan moldaketa lanetan ezaguna dena.

Nostalgia, malenkonia eta tristura Imanolen oraingo diskoko kantetan ere. "Udazkena -iratzeak-", "Oroimeneko portua", "Ilun-ikarak", "Galdera hotzen erantzun-eza", "Seaska kanta", "Osin mikatz"... Aspalditik bezala, Mikel Arregik segitzen du izaten Imanolen poeta gustukoena. Juan Mari Lekuonaren poema pudoretsu eta lotsati bat ere sartu digu oraingoan. Koldo Izagirreren testu batetik atera du Mea kulparik ez titulua: "Nire euskaltasuna pekatu bat da, eta ez du mea-kulparik", dio Izagirrek, baina bere testuingurutik aterata, tituluak azken denboretako gertakizun bat eta ondoren kantaldi politizatua bururaerazi dio bati baino gehiagori. Xabier Leteren poema bat ere musikatu du Imanolek, "Baztango lurra, zugan aurkitu nuen pakea".

Aldaketa handia egin du bere historian zehar Imanolek. Urrun geratu dira bere kantu politikoak, baina aurreko esperimentalismoak ere piano, sinte, akordeoi eta bibolinez gozatu ditu. Irudi bat ere badu gaur Imanolek, eta euskal kantaririk kotizatuenetako bat da. Muga bat aurkitu uste diogu diska honetan ere: konposaketari dagokionez, sinple xamarrak ote diren doinu eta kantak. Koplen ebakera ezin da izan gehiegi erabiltzeko errekurtsoa. Diskan zehar azaltzen den Paco Ibañezen laguntza adiskide baten eskerrona izan daiteke, edo behin eta berriro iragarri zaigun "Carpa"-ren aurrerapen bat.

Artaso
imanol > diskografia

>>Michel Etxegaray

Goiztiri, 1969 (EP)

>>Askatasunaren pausoak tinkatzen ari

Egilea editore, 1972 (EP)

>>Orain borrokarenean

Le Chant du Monde, 1973 (LP)

>>Herriak ez du barkatuko!

Le Chant du Monde, 1976 (LP)

>>Lau haizetara

CBS, 1977 (LP)

>>Sentimentuen hauspoz

IZ, 1979 (LP)

>>Jo ezan

IZ, 1981 (LP)

>>Iratze okre geldiak

IZ, 1982 (LP)

>>Erromantzeak

IZ, 1984 (LP)

>>Oroituz

Elkar, 1985 (LP)

>>Mea kulparik ez

Elkar, 1986 (LP)

>>Joan-etorrian

Elkar, 1987 (LP)

>>Muga beroetan

Elkar, 1989 (LP)

>>Viajes de mar y luna, Alfonsina

Ediciones Cubicas, 1990 (LP)

>>Amodioaren berri

Elkar, 1990 (LP)

>>Barne kanta

Larrazabal, 1994 (LP)

>>Hori bera da denen ixtoria

Elkar, 1996 (CD)

>>Ausencia

52 P.M., 2000 (CD)

>>Imanol, una voz de tierra y viento

Fundacion Autor, 2000 (Liburua)

>>Versos encendidos

52 P.M., 2003 (CD)

Askoren artean

- Hil zinetenei (zuzenean) (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Maite Idirin); Nuklearrik ez, eskerrik asko. Lemoiz gelditu! (Euskadiko Komite Antinuklearrak-Tic Tac, 1980)

- Etxahun eta Etxahun (IZ, 1980)

- Hara nun diran! (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)