Zurt!. Argia, 1.099. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1986-04-13)
Azkenean diskoa! Lortu du Jotakie taldeak sail galanta baten ondoren bere lehen helburu inportantea. Izan ere, zein zaila egiten zaion "probintziako" talde bati aurrera ateratzea. Gezurra dirudi.
Eta gainera, handicap honetaz aparte Jotakiek ez du inoiz bere estiloan amorerik eman diskoaren bidea errazte asmotan, keba, bere norabide eta xedeak argi izanez "power pop" indartsu eta eraginkorraren ildotik abiatu dira euskaraz birjiña dagoen eremu batean saiatuz. Soinu garbia, pop aireak, erritmo zanpakorra eta efektibidade gardena.
Zurt! honetan Jotakiek urtez urte garatu den banda baten unerik gorenena gauzatzen du. Psychedelic Fursen kontzertuetako teloneatzen lanetan ere argi azaldu zuten beren une optimoa. Dozena erdi bat urtetako prozesu iraunkor baten ondorioz heldua azaltzen da banda. Lana, amorerik eman gabe, jotakie!
Letrak gazte jendearen egunerokotasunean oinarritzen dira gaiaren eite guztiak banan bana errepasatuz. Hori bai, taberna eta juerga giroa behin eta berriro aipatzen dute. Zergatik ote?
Diskoaren grabaketa fin eta garbiak zuzeneko kañaren falta sentiarazten du agian baina erritmo atala ederki zaindua dago eta indarrez nagusitzen da. Hori bai, taldearen bertuterik nabarmenena, efizientzia alegia, era intaktoan iristen zaizu LParen surkoetatik.
>>Kortatu, Cicatriz, Kontuz Hi!, Jotakie
Soņua, 1985 (LP)
Soņua, 1986 (LP)
Oihuka, 1987 (LP)
Oihuka, 1989 (LP)
Oihuka, 2001 (CD)
Paper Hotsak-Bosgarren Haria, 2006 (Liburua)
- La pop (Hitzak: Jesus Sudupe-Musika: Luka Martin); Gipuzkoa Star-82 (IZ, 1982)