Joxemai Beltza. Argia, 1.264. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1989-10-22)
Azpeitiar hauen bigarren diskoak krisialdian sartu zuen Jotakie taldea, transizio garaian, oso eskasa izan baitzen Piztu nazazu Jauna! elepea. Orain berpiztu egin direla dirudi, eskertzeko moduko diskoa kaleratuz. Kale eginaz ikasten omen da, eta Joxemai Beltza-n esperientzia handia eta seriotasuna erakusten dute. Taldeak kitarra berria fitxatu zuen, Fran, eta honekin sendotasunean eta indarrean irabazten dute Jotakieren kantek. Maoloren kitarrazoentzat osagarri egokia da Franek ematen duen ikutu teknikoa. Elortxak ere ez du jada kitarrarik jo behar eta kantatzen askozaz zentratuago dago. Berak egindako hitzak, xume eta deskriptiboak, indartsuago eta seinesgarriago jasotzen dira.
Hamar kantaz osatutako Joxemai Beltza-k aurreko estilora jotzen du lehenengo aldean; bigarrenean aldiz, gehiago abiatzen dira poperantz, kanta melodiosoagoak eginaz.
Oihukarekin eta Juan Carlos Perezek produzituta, jite ezberdineko kantak eskaintzen zaizkigu Jotakieren hirugarren diskoan. Dantza egiteko "Joxemai Beltza", "Zatoz" eta "Zure begietan" bezalako kanta lasai, armoniosoak, Jotakieren heldutasun eta profesionaltasunaren adierazgarri.
>>Kortatu, Cicatriz, Kontuz Hi!, Jotakie
Soņua, 1985 (LP)
Soņua, 1986 (LP)
Oihuka, 1987 (LP)
Oihuka, 1989 (LP)
Oihuka, 2001 (CD)
Paper Hotsak-Bosgarren Haria, 2006 (Liburua)
- La pop (Hitzak: Jesus Sudupe-Musika: Luka Martin); Gipuzkoa Star-82 (IZ, 1982)