Atlantic River. El Tubo 62. (Disko iruzkinak)
Bakarrean egiten duen lehen lan honek, jendearen artean izan du zeresanik. Lan oso pertsonala da eta honek estudioan egindako inprobisaketak alde batera lagatzen ditu. Jendeak duela urte batzutako Itoizekin topatuko zenaren esperantza zeukan baina honakoan zerbait bereziagoarekin etorri zaigu J.C. Perez.
Kantuak pianoz konposatuak dira eta geroago hortik abiatu da tresnak tartekatzerakoan. Musika oso zabala egitera ausartu da, haizeak, kontrabaxuak, sokak... sartuz. Lana estilo batekin identifkatzea zaila da, eremu zabal batera abiatu da eta. Diskoak bi zati desberdin ditu, haizeak eta sokak dira honen bereizgarri. Denetariko estiloekin egitura bat osatzen du: popa, rocka, jazza...
Hitzak ere landuak eta gehienek hari berdina daramatenak, maitasuna, gai aproposa. Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikaren laguntza izan du hitzak egiterakoan, azken honek abesti baterako hitza, "Urrearen bila", eta Atxagak bi olerki itzuli dizkio, bi horiek abesti batean sartuz, "Etre", gainerakoak berak eginak. Koruak eta ahotsen jokuak egiten Maixa LIzarribar, Itziar Oreja eta Garbiñe Sagastibeltza aritu dira.
Ez da oso disko erritmikoa, baina baditu bi abesti edo, hauetan erritmo azkarragoa erabili du, honek Itoizen ikutu bat eman diolarik.
>>Flannery eta bere astokiloak
Elkar, 1986 (LP)
Elkar, 1988 (LP)
Esan Ozenki, 1992 (CD)
Elkar, 1994 (CD)
Elkar, 1996 (CD)
NO-CD Records, 1997 (CD)
Elkar, 2000 (CD)
Elkar, 2006 (CD)
Brian's Records, 2009 (CD-DVD)
- Foxtrot (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)
- Aran japoniarra (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)
- Altzairu (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)
- Perkufox (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)
- Zazpi dantza (Musika: Juan Carlos Perez); A los cinco vientos (Pablo Sorozabal Haize Boskotea, Zeta Soluciones Audiovisuales, 2003)