Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > juan carlos perez> hemeroteka
juan carlos perez > hemeroteka

Hau berua. Argia. (Disko iruzkinak) (1996-06-09)

Serio, profesional... eta berua

Euskal Herrian pop eta rockean musika formazioa nahiko eskasa izan ohi da; ideia, gustu onak aurki ditzakegu, baina maiz ez daude ongi bideratua; muga teknikoak tarteko, bai musikarienak eta baita grabatzerakoan daudenak ere, ekoizpen merkeak... Profesionaltasunik ez dago, ezin daitekeelako egon gehienbat, berbenak salbu. Horregatik, Hau berua bezalako disko bat Euskal Herrian argitaratzea, goraipatzekoa da, lan profesionala delako, eta kalitate handikoa; urteko disko hobenen artean egongo da, dudarik gabe.

Alde guztietatik dario profesionaltasuna Juan Carlos Perezen disko berriari; musiko profesionalekin grabatua, musika guztia Juan Carlosek konposatua eta partituretan idatzia, eta Elkar eta Tio Peten grabatua; estudio bakoitza komeni zenean erabiliz. Hainbesteko profesionaltasuna, emaitza hotza izan daitekeela pentsarazi diezazuke (ikastola garaiko euskara irakasleei eskainitako omenalditxoa...), baina ez da hala, inondik inora.

Sentimentuz beterik dago Hau berua, eta berotasunez, musikalaz noski. Pop klasikoa, standarra, eta bestelako ukituak ere bai: jazza, bluesa, soula eta new age-a. Gitarra, baxua, bateria eta pianoa, haize eta soka sekzioez jantzita; ez da ahaztu behar vibraphonoaren tinbre berezia ere. Denen gainetik, Juan Carlosen hotsa; bai, bera da. Ez ginateke inoiz nahastuko. Diskoan instrumentu kaskarrena izanda ere, batzuetan goitik forzatuegi entzuten zaio, sentimentua hor da, finean barruan duen tresna.

Nahiz eta berak kontrakoa esan, niretzat Hau berua Atlantic River baino kontzeptualagoa da. Abestien artean estilistikoki lotura handiagoa dago, eta diskoa hasten den bezala amaitzeak ere, egitura zirkularra osatuz, kontzeptu ideia hori indartzen du. 

Itoiz bere garaian Euskal Herrian bakarra baldin bazen, egun Juan Carlos Perez ere bakarra da herrialde txiki honetan, tamalez.
Jon Martija
juan carlos perez > diskografia

>>Poliren kantak

Elkar, 1988 (LP)

>>Bitacora cahiera

Esan Ozenki, 1992 (CD)

>>Atlantic River

Elkar, 1994 (CD)

>>Hau berua

Elkar, 1996 (CD)

>>Quatuor

NO-CD Records, 1997 (CD)

>>Ikaro

Elkar, 2000 (CD)

>>Hiriko istorioak

Elkar, 2006 (CD)

>>Itoiz Suite

Brian's Records, 2009 (CD-DVD)

Askoren artean

- Foxtrot (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Aran japoniarra (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003) 

- Altzairu (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Perkufox (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Zazpi dantza (Musika: Juan Carlos Perez); A los cinco vientos (Pablo Sorozabal Haize Boskotea, Zeta Soluciones Audiovisuales, 2003)