Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > kazkabarra> hemeroteka
kazkabarra > hemeroteka

Ameskide. Argia, 1.224. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1988-12-18)

Kazkabarra-koak ameskide

Ameskide izena darama Bixente Beltranek gidatzen duen Kazkabarra taldeak diskoan eskaini digun bigarren emaitza honek. Hasteko, nabarmendu behar da lehendabiziko Ihauteriak burrunbatsu hartatik aurrerapauso polita egin dutela; neri behintzat produktu finago bat iruditu zait. Jai giroko musika biltzen duen disko txukun samar bat iruditu zait, akatsik handiena doinuen aldetik bezala hitzetan agertzen duen bere reiterazioan ikusten dudalarik. 

Kantaldietan entzuten diren motetatik baino txaranga eta bandetatik gertuago, ia osorik festa-musikaz osatua, diska honetan kalejira kutsuko piezak dira nagusi, nahiz eta ez den falta ingurutxo, Zuberoa oroitarazten diguten martxa eta baladarik. Beltranek eginak dira piezak, eta berriak beraz; hala ere, betidanik ezagutu ditugun pieza puskak bariazio batzuekin eta modu ezberdinetan lotuta eskaintzen zaizkigula berehala nabari da. Seguruenik horregatik, berrikuntza gutxiko diskoa suertatzen da. Moldakuntzak lehen diskokoen aldean ekilibratuak dira; flautak "Martxa berria"-n egin duen jokoa gelditu zaigu memorian. Baxu elektrikoa lehen baino neurtuagoa dago, baina hala ere lekuz kanpo entzuten segitzen da. Ahotsa da beste arazo iturri bat: Gotzon Huizi da denak kantatzen dituen bakarra, eta denetara iristeko problemak ditu.

Hitzak Pello Esnalen esku utzi dituzte Kazkabarrakoek, eta bertso-jartzaile ona dela ondo ezaguna da. Titulutik hasita, ametsa, geroa, ilunaren ondoko argia, adiskidetasuna, eta antzekoak dira gaiak, Herriaren egoerari buruzko erreferentzia sinboliko baina urrunez beteak. Hala ere, koherentziatik errepikapenera pasa da, oso nabarmen nere ustez. Disko batek bizia izango badu hitzetan bezala doinuetan aniztasun bat behar bait du. Bukatzeko, eta diskoan kanta bat hautatzekotan, "Nafarroa" aipatu gabe ez nuke utzi nahi: seguruenik I. Usabiagarena baino letra imaginatiboago bat merezi du, baina kanta oso polita da.

Artaso
kazkabarra > diskografia

>>Ihauteriak

Elkar, 1985 (LP)

>>Ameskide

Elkar, 1988 (LP)

>>Azken saltsak

Elkar, 1991 (LP)