Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > koska> hemeroteka
koska > hemeroteka

Bihozkadak. Anaitasuna, 379-380. zenbakiak. (Disko iruzkinak) (1979-03-15)

Gure musika hoberen eta exportagarrien tresnerian gizon garrantzitsu bat agertzen zaigula Euskal Herrian esan dezakegu duda barik. Are gehiago, bere lanari buruz mintzo garelarik, soinu horiek daukaten hots propio eta joera berezi bat dela bide, eskola eta segitzaile asko ireki duela esan genezake. Berau Jean Phocas dugu. Errobi, Txomin Artola eta Izukaitzekin elkar lanean aritu ondoren Iparraldeko hotsaren inginadore hori berriro ekintzan guztiz sartuta dagoela agertzen zaigu. Dena den, eta ez dakigu zergatik, "Koska" taldearen bigarren L.P. honetan bere izena letra ttikiez agertzen da diskazaletan.

Bistakoa da bestalde, "Koska"ren lan berri honek lehengokoa gainditzen duela eta honetaz konturatzeko diskoa bera entzun besterik ez dugu egin behar. Disko hau landuago eta berezituago dago; zoritxarrez ez digu diskoak talde honen posibilitate gaietaz gehiegi argitzen ez eta rock-eri buruz dituzketen intentzioak ere ez dizkigute garbi erakutsi.

Rock-etaz finkatzen delarik ez zaigu asko gustatu soinua aurrera eramateko "Koska"-k duen modua. Mamitu gabekoa da eta rock-ek dituen sustraiekin konforme ez dagoela ematen du. Bestaldetik ez zaizkigu zuzen iruditzen solistaren ahotsa, ez eta diskoari "Koska"k ematen dizkion eskemak. Ondorio gisa, baliabide gabeko diskoa, indargabeko eta batzutan erridikulua den disko bat entzuten ari garela ematen du. Azken hilabete hauetan "Koska"k jasan duen bilakuntza non amaitzen den jakin ez arren edo eta nahi baduzue hori guztiori Jean Phocas-en lan bakarra den ala ez jakin gabe "bihotzkadak" delakoan erabiltzen den tresneriarengatik pauso bat datekeela iruditzen zaigu.

Diskoaren hitzak Euskal Herriko sozial arloari dagokie. Errobiren kasuan politika eta rock-en artean dagoen erlazioaz hitzegitean bidezkotzat hartzen bagenuen, "Koska"-ren kasuan aldiz, heldugabeko saiaketa bat dela pentsatzen dugu. Grabeena ez da. hori, grabeena zera da: beren lana lagunarte herrikoi baina hestuegi bati lotzea, eta hortik atera nahiz izanez gero okerreko hastapenak ongi analizatu beharko lituzkete.

Karlos Arko
koska > diskografia

>>Koska

IZ, 1976 (LP)

>>Bihozkadak

Xoxoa, 1979 (LP)