Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > lauburu> hemeroteka
lauburu > hemeroteka

Beltzaran beltza. Argia, 1001. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1984-01-22)

Bere hirugarren LPa eskaintzen digu Lauburu taldeak. Bere lehen diska 1979an argitaratu zuten geroztik desagertu den Herri Gogoa etxean, eta bigarrena berriz, 1980an, Kardantxakoekin, desagertuak hauek ere.

Hiru euskaldunek eta bi anglo-irlandar dira Lauburu osatzen dutenak: Mary Dier, Maite Garcia, Marije Uraga, Xabier Zabala eta John Taylor. Kutsu zelta, hain zuzen, alde guztietatik dario diska honi. Musika tresnetan ere zelta jatorrikoak eta hemengoak nahasian erabiltzen dira, baina beti ere sustrai eta sonoritate herrikoiei atxikiz eta batere elektrifikaziorik gabe.

Kanten artean, bost abesti zaharrak dira, lau taldekoek berek sortuak eta bat Irlandako folklorekoa. Merezi baino askoz ere ezezagunagoak izatearen zailtasun guztien gainetik lana erruz egin dute Lauburukoek eta diska mardul eta koherentziaz landua errun dute. Euskal musika herrikoia eta nazio zeltetakoa historiaren eraginez elkarren ahaide direla jakinik eta musika egiteko kontzepto garbi bat buruan, kontseziorik gabeko estilo bat dute. Ezagunagoak izatea merezi dutelakoan, berri gehiago izanen du irakurleak.

lauburu > diskografia

>>Lauburu

Usandizaga, 1978 (SG)

>>Lauburu

Herri Gogoa, 1979 (LP)

>>Balitzako kontuak

Movieplay, 1980 (LP)

>>Beltzaran beltza

IZ, 1983 (LP)

>>Ur eta lur

Elkar, 1989 (LP)

>>Balusko zinta beltz

Hilargi, 1995 (CD)