Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > lin ton taun> hemeroteka
lin ton taun > hemeroteka

Nola esan dek?. Argia, 1.526-1.527. zenbakiak. (Disko iruzkinak) (1995-04-26)

Festa eta erreibindikazioa. Asmo apal horrekin behar du egina Lin Ton Taunen musika, edozein herritako festa alaitzeko, txoznetako musika ekipo zatar horiekin entzuteko, burua astinduz. Dena den, Lin Ton Taun taldearen bigarren lan honetan, hobekuntza nabaritu da instrumentista mailan, baina bide luzea gelditzen zaie, beraien instrumentuetan konfidantza gutxi dutela ematen baitu zenbait momentutan. Abestiak sinpleak dira, estrukturak behin eta berriro errepikatzen dira abesti guztietan.

Estilo nahasketa ona da, baina Lin Ton Taunen estilo nahasketari zerbait falta zaio, hardcore metalikoa erabiltzen dute ardatz gisa, bertan funkya, thrash piska bat, ska aldera begirada ttipi bat, eta beraien nortasun zigilurik garrantzitsuena, trikitixa korapilatuz. Amerikako rock kultura Euskal Herriko musikaren sustraiekin elkarlotuta. Ideia ongi dago, baina emaitzak ez dira guztiz borobilak, konposaketei gatza falta zaie, baita teknika ere, eta ahotsen melodiak oso kaskarrak dira. Hortxe izan beharko luke festa. Eta erreibindikazioa, nola ez, letretan dago eta horrela izateko ulerterrazak dira baina ulerterrazegiak niretzako, topikoz beteta; mezuak jantziagoa beharko luke, landuagoa... Hau dute arazoa: bai musika bai letrak gutxi landuta daudenaren irudia ematen dute.

Baina tira, emaitzak azken batean salmentak dira eta alde horretatik, badirudi euskal gazteriak ez diola ezer gehiago eskatzen Lin Ton Taun taldeari... Ea hurrengo lanerako nik beste ezer eskatzeko arrazoirik ez dudan. 

Jon Martija
lin ton taun > diskografia

>>Lin Ton Taun

Esan Ozenki, 1993 (LP)

>>Nola esan dek?

Esan Ozenki, 1994 (CD)

>>Baneki

Dro East West, 1997 (CD)

>>Micro

Dro East West, 1999 (CD)