Mikel Laboa (liburua). Argia, 1.525. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1995-04-09)
Aukera galdua
Mikel Laboaren inguruan folklore moduko azalkeria asko antolatzen ditu jendeak, Mikel gizon ona baita eta borondate onez hartzen baitu asmo ezberdinekin hurbiltzen zaion jendea, baina susmoa daukat oraindik inork ez duela lortu benetan isladatzea Mikelen arteak duen garrantzia eta aberastasun osoa. Mikel oso pertsona inportantea da Euskal Herriarentzat, uste duguna baino gehiago, baina ez da erraza bere konplejitate osoa jasotzea.
Liburu honen beharra nabarmena zen, eta hemendik aurrera ezinbestekoa bilkatuko da, ni asetu ez nauen arren. Zatirik nagusiena Pello Urzelairen biografiak osatzen du: informazio bilketa ona da, baina idazkera estiloa hotzegia gertatzen da hain gizon beroa erretratatzeko orduan. Faltan somatzen ditut Mikel beraren hitzak, pasadizoak, anekdotak, pertsona bati buruz hainbeste esan dezaketen zertzelada txikiak. Aitzakia gisan esaten da Mikel ez dela teorizazioen zalea izan; Mikelek badaki gauzak teorizatzen, zertxobait kostatzen bazaio ere. Orduerdian dena esplikatu beharrean, bi egun behar dituen horietakoa da, eta bere ondoan pasatako denboraren konplizitatea da biografia honen hutsunerik nabarmenena.
Ondoren datozen testuek ikuspuntu anitzagoak eskaintzen dituzte, berotasunarekin batera, batez ere Itxaro Bordak eta Xabier Montoiak idatzitakoek.
Argazki bilduma da agian liburuaren aportaziorik baliagarriena, pertsona baten bizitza osoko argazkiek frogatzen dutelako gaur egunean pertsona horrekiko dugun imajinaren benekotasua edo faltsukeria. Laboak gaztetan zeukan irrifarre gozo eta xarmanta ikusirik, bere egungo gozotasunaren iturriak ur garbietatik edaten duela dakusagu.
Baina aitor dezadan egia, amaieran bada ere: neuk ere izan dut proposamen bat edo beste Mikeli buruzko liburu bat prestatzeko, eta ez naiz ausartu izan. Aitor diezaiegun bada liburuaren egileei lan zail honekin ausartu izanaren meritoa.
Goiztiri, 1964 (EP)
Goiztiri, 1966 (EP)
Goiztiri, 1969 (EP)
Herri Gogoa, 1969 (EP)
Herri Gogoa / Edigsa, 1974 (LP)
Xoxoa, 1980 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1988 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
IZ-Seaska-Elkar, 1990 (LP)
Elkar, 1994 (LP)
AEK-Elkar, 1995 (Liburua)
Elkar, 1997 (CD)
Elkar, 1999 (CD)
Elkar, 2003 (CD)
Elkar, 2005 (CD)
Elkar, 2007 (CD)
Elkar, 2009 (CD-DVD)
>>Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak
Bidehuts, 2010 (LP)
- Zaude lasai (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)