Lau-bost. Anaitasuna, 407. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1981-01-01)
Duela aste batzu kaleratu da Mikel Laboaren azkenengo diska. Beraz Durangoko Azoka baino aste bete lehenago kalean ikusteko ahala izan genuen.
Batzu aspalditik itxaroten genuen, kasik urte bi. Ia urte bete igaro du, kalean azalduko zela susmoa entzun zenetik Abenduaren 6-7-Barte.
"Bi urtetako lanaren ondorioa da 'lau-bost' hau. Eta bertan jarraitzen ditut hasieran buruturiko hiru zutabeek; abesti herrikoa, eguneroko olerki musikatuak eta Lekeitialdean gehien ezaguturiko musik-esperimentala", esaten digu Mikel Laboak.
Beraz berri nabariena "Lekeitio" deituriko saio hoiek ditugu. Hotsak ikaragarrizko indarra du euskaraz; eta euskal linguistik-kultura ondo ezagutu ondoren lortzen diren sentsu-efetu hoiek. Bere meritua zaratekin, komunikatzen, esaten lortzean, jakitean datza. Are gehiago jendeari lotzen zaio bere hots, soinu eta zaraten bidez Orreagan aritutako Erroldan-en hiletarena, diskako gai obeagoagoan bihurturik...
Atzo hasi zen
Mikel Laboa 1934. urtean Donostian jaioa da. Barcelona Medikuntza ikasten dagoela Ataualpa Yupanqui ezagutzen du, eta harekin herriarekiko nortasuna bere ohituretan -noski, hauen artean abestia dago- datzadala ohartzen da.
"Berreterecheren kanthoria" ikasi zuen lehenengo abestia da, eta 1963. urtean Zaragozan Osasunak Zaragoza-Fubol-klubaren aurka jokatzen zuen egunean, Argensola Antzokian eman zuen lehengo kantaldia. Jaialdia "Hogar Navarro" deritzan taldeak eraturik.
Garai hartan errekordinatu ziren bere lehenengo diskak, singleak alegia. Lehenengo biak "Goiztiri"k argitaratu zituen, eta ondorengo guztiak OTS-Herri Gogoa, azken hau ezik -Xoxoak atera ba du-. Orotara bere ekoizpena lau single eta bikoitz diren LP bitan banatzen da.
Abesti onenen artean "Haika mutil", "Txori txori", "Zaude lasai", "Berreterecheren kanthoria", "Xori erresiñula", "Baba, biga, higa", eta azkenik "Gernika" dugu bere lan oberena.
Mikel egile handia dugu, ere berean gure herriko musikaren ikertzaile nekegabea.
Goiztiri, 1964 (EP)
Goiztiri, 1966 (EP)
Goiztiri, 1969 (EP)
Herri Gogoa, 1969 (EP)
Herri Gogoa / Edigsa, 1974 (LP)
Xoxoa, 1980 (LP)
Elkar, 1985 (LP)
Elkar, 1987 (LP)
Elkar, 1988 (LP)
Elkar, 1989 (LP)
IZ-Seaska-Elkar, 1990 (LP)
Elkar, 1994 (LP)
AEK-Elkar, 1995 (Liburua)
Elkar, 1997 (CD)
Elkar, 1999 (CD)
Elkar, 2003 (CD)
Elkar, 2005 (CD)
Elkar, 2007 (CD)
Elkar, 2009 (CD-DVD)
>>Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak
Bidehuts, 2010 (LP)
- Zaude lasai (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)