Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > mikel laboa> hemeroteka
mikel laboa > hemeroteka

Xoriek 17. Berria. (Disko iruzkinak)

Egitura eta kaosa hitzen labirintoan

Okerrena ez da akatsak egitea, ezta akats horiei kontra egitea ere, okerrena akatsak ezkutatzea da». Bertolt Brechten hitzak dira, Mikel Laboak azken hamar urtean egin duen aurreneko lan honetan leku handia duen idazlearenak. Esaldiari helduta, akatsak (edo gabeziak) aireratzea zintzo jokatzea izan daiteke.

Lan honek aireratzen duen akatsa ez da Laboaren ahotsa askotan ezinean entzutea, horrek mesederik egiten ez dion arren. Izan ere, bada ahots horrek beti izan duen transgresio indarraren arrastorik, Iñaki Salvadorren pianoak ezarritako oinarriaren gainean tentsioa gero eta handiagoa, ia jasangaitza, egiten dakienarena. Black Francisek egiten zuen antzeko zerbait Pixies taldean, euskal taldeetan nahitanahiezko eragina izan zuelarik, Laboaren musika ulertzeko moduek izan duten bezala. Indar hori, tanttaka bada ere, soma daiteke lan berri honetako zenbait unetan. Arriskua da koherentzia lirikoak kaos estilistikoa ekartzea, eta horrelakorik badago diskoan. Post-rock zartako gordinak, "Ne me quitte pas" (Brel) eta "Piedra y camino" (A. Yupanqui), Billie Holiday eta lekeitioak, free jazz asaldatzeak... gauza guztiek norabidea eta intentzioa daukate, baina diskoak ematen duen nahaste sentsazioak ez du laguntzen bertan planteatzen diren joko eta gogoeta interesgarrietan parte hartzeko. Ideia eta kontzeptu labirintoa izanda ere, Xoriek 17-k badu egitura; lehen atalak Brechten obra lantzen du, bigarrena In Memorian delako mirespen ariketa da bost mugimendutan, hirugarrena Lisabörekin eginiko Orduan kantu dentsoak osatzen du, eta azkenak txorien munduan egiten du habia. Karnaba, xoxo, galeper eta, besterik gabe, txorien kontuak dakartza kantu eginak, haiek ere heriotzaren aurrean gu bezain elbarri, haiek ere gure beldur eta neke berberak inguruan. Beti jakiten du ordea txoriak norabidea aldatzeko unea zein den, baita hegan egiteko moduan den eta nahikoa haize izango duen ere.
Asier Leoz
mikel laboa > diskografia

>>Azken

Goiztiri, 1964 (EP)

>>Urtsuako kanta

Goiztiri, 1966 (EP)

>>Bertolt Brecht

Goiztiri, 1969 (EP)

>>Haika mutil

Herri Gogoa, 1969 (EP)

>>Bat-Hiru

Herri Gogoa / Edigsa, 1974 (LP)

>>Lau-Bost

Xoxoa, 1980 (LP)

>>6

Elkar, 1985 (LP)

>>Euskal kanta berria

Elkar, 1987 (LP)

>>Lekeitioak

Elkar, 1988 (LP)

>>12

Elkar, 1989 (LP)

>>Txerokee

IZ-Seaska-Elkar, 1990 (LP)

>>14

Elkar, 1994 (LP)

>>Mikel Laboa

AEK-Elkar, 1995 (Liburua)

>>Zuzenean

Elkar, 1997 (CD)

>>Gernika zuzenean. 2

Elkar, 1999 (CD)

>>60ak + 2

Elkar, 2003 (CD)

>>Xoriek 17

Elkar, 2005 (CD)

>>Lekeitioak

Elkar, 2007 (CD)

>>Mikel Laboa (1934-2008)

Elkar, 2009 (CD-DVD)

Askoren artean

- Zaude lasai (Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)