Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > oskarbi> hemeroteka
oskarbi > hemeroteka

Euskara eta txakolina. Anaitasuna, 397. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1980-02-01)

Orain dela 13 urte; koro batetik ateratako 4 mutil eta hiru nesken artean Oskarbi taldea sortu zen.

Hasieran planteiatu zuten helburua, abestien iturburuari dagokionez, helburu bikoitza zen; alegia, kanta herrikoiak jaso eta beren harmonizazio bereziaz agertzea alde batetik, eta gaurko olerkarien poemak, musika jarriz, eskaintzea bestetik. Erabiltzen zuten teknika ahotsen perfekzioan oinarritzen zen. Egun, eta diska honetan agertzen denez, instrumentu gehiagoz baliatzen dira.

Kaleratu berria den diska hau Oskarbik ateratako 5.a da. Bertan bost dira kantariak eta kitarra, flauta, flautina eta akordeoia sartu dituzte.

Grabazio honen gai zentrala "Euskara eta txakolina" dugu. Letra Gandiagaren "Hiru gizon bakarka" poemaliburutik hartua dago eta Oskarbikoek jarri diote musika. Kantu luze honen mamia, dei bat da: "Jaso dezagun Euskara" eta ardatz honen inguruan doa abesti osoa. Txakolina, Euskara eta Euskal Herriaren ikurra edo sinboloa dugu, heldu gabeko ardoa baita, ardo garratza. Bestalde, abestiak zenbait atal ditu. 1.an "jaso dezagun Euskara" azaltzen zaigu, deitura gisa, ondoren datorren gaia aurkeztuz. Segidan, dantza alai bat eta doinu melodiko bat agertzen dira. 2. atalean "mahatsaren orpotik dator" eta "Txakolin" kantu klasikoak datozkigu. 3.ean bertsolari doinu bat eta flauta eta gitarraz jotako jazz antzeko airea, azkenean, 4. atalean, azken deiarekin bukatzeko.

Azken diska honetan azaltzen den musika mota berri bat zera da: dantzarako musika kantatua. Lau doinu ditugu era honetakoak, hots, "Agur Bettiri", "Zizperriko kalean", "Branlea", eta "Tilili eta Talala".

Lan hau osatzen duten beste abestiak zerauk dira: "Herriagatik" J.A. Artzeren poema baten gain, "Arta Kamara", herrikoia eta "Defuntuen egunean", X. Leteren poema ironiko batetan oinarritua.

Karlos Arco
oskarbi > diskografia

>>Oskarbi

Herri Gogoa, 1969 (EP)

>>Abesti zaharrak eta berriak

Herri Gogoa, 1970 (LP)

>>Eskutari

Herri Gogoa / Edigsa, 1972 (LP)

>>Hitz urri batzuk

Herri Gogoa / Edigsa, 1976 (LP)

>>Olentzero

Herri Gogoa / Edigsa, 1976 (LP)

>>Euskara eta txakolina

Elkar, 1979 (LP)

>>Olentzero

Elkar, 2008 (CD)

>>Xirimiri

Elkar, 2012 (CD)