Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > pantxoa eta peio> hemeroteka
pantxoa eta peio > hemeroteka

Euskalduna naiz eta maite dut herria.... Anaitasuna, 378. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1979-03-01)

Pantxoa eta Peioren lana bere kontestu propioaren barnean aztertu beharrekoa dugu: Euskal kausaren mitinlari legez, eta ez musikoak. Zentzu honetan "Euskalduna naiz..." diskoak oraino gure askatasun nahiak itotzen dituzten problema grabeak ba direla gogorarazten digu diskoak. Musika erraz eta zuzen batek, jendea testuen edukiaz ohartarazten du, berehalaxe kantatzeko egokia izanik.

Nik uste, honelako diskoek gero eta zentzu guttiago izanen dute, ez kantuen edukiarengatik, eta ez Pantxoak eta Peioren zintzotasun eta konbentzimenduengatik ere, baizik eta hauen kantuen eragingarri musikalen ezagatik. Hau kontutan hartu arren, aipatu beharrekoa da, Iparraldeko bikotearen bigarren album honetan, musika zainduago bat dagoela, musik tresna gehiago sartuz egin dutena, batzutan ezegoki samar gertatu arren.

Azpimarkatzekoak dira "Ibañetako kanta", bikotearen hymno-nortasun ezaguna erakusten baitu, eta Xalbadorren "Nigarre begian" erakusten dituen berritze asmoengatik.

Disko honekin, Elkar ofizialki hasten da bere diskoak ataratzen Hego Euskal Herrian.

Karlos Arco
pantxoa eta peio > diskografia

>>Itziarren semea

Mende Berri, 1969 (EP)

>>Ez dut saldu arima

Dizkola, 1970 (SG)

>>Aita kartzelan duzu

Goiztiri, 1971 (EP)

>>Ospital-Carrere

Elkar, 1975 (LP)

>>Peio eta Pantxoa

Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)

>>Bai euskarari

Elkar, 1980 (LP)

>>Eguzkiaren musu

Elkar, 1990 (LP)

>>1969-1991

Elkar, 1991 (LP)

>>Oles ta oles

Elkar-Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea, 1997 (CD)

>>Lapurtar koblariak

Elkar, 2002 (CD)

>>Lurra eta maitasuna

Elkar, 2006 (CD)

>>Beste bat

Agorila, 2009 (CD)

Askoren artean

- Kanta zak ottia (Hitzak: Otxobi-Musika: Pantxoa Carrere); Ortziken (Elkar, 1976)

- Bai euskarari (Hitzak: Telesforo Monzon-Musika: Herrikoia); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

- Zatoz, Izpiritua! (Hitzak: Joanes Etxeberri, Jean Elissalde-Doinua: Herrikoia / Moldaketa: Karlos Gimenez); Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua (Elkar, 2006)