Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > pantxoa eta peio> hemeroteka
pantxoa eta peio > hemeroteka

Bakezko besarkada batean.... Argia, 1.102. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1986-05-04)

Arreglisten eskuetan

Orain urte batzuk Odolaren mintzoa diskarekin ekindako bidetik beste urrats bat egin dute garai batean euskal kantagintza berriaren partaiderik ezagunenak izan ziren Pantxoa eta Peiok. Elkar disketxerako moldakuntzak egiten dituzten Mario Gachis eta Jean Garinekiko kolaborazioa ia dependentzia izatera pasatu da oraingoan.

Diska honetako kantetatik bakar batean ere ez zaizkigu doinuen egile agertzen Pantxoa eta Peio. Boy scout edo desfile giroko bat da "Askatasunaren adarra", Michel Labeguerierena da "Bakearen urtxoa", "Amodioa" herrikoia da eta gainerakoak Gachis eta Garinek burutu dizkiete. Hitzei dagokienez, bi dira Peio Ospitalenak, beste bat Jean Pierre Mendiboure eta Roger Idiartenak.

Guzti horretatik kalkula daitekeen batasun falta nabari zaio diskari. Diska puska ezberdinez osatzen da, moldatzaileak ahalegindu dira orain arte erabiltzen ez zituzten tresna berriak sartuz... baina bikote batean garrantzizkoena denak huts egiten du! Bikoteak berak. Ez nago Pantxoa eta Peioren beste garaiei nostaljiaz begira, aitzitik, bikote moduan funtzionatzea erabakitzen bada bikotearen posibilitateak behar dira atera azalera, behar diren moldakuntzak horiei begira ipinita. Bestela gertatzen da "Minutako ixilune bat"-i eman nahi zaion solemnitatea imintziotan geratzen dela edo "Monzoni bertsoak" eta besteak arregloz "bete" egiten direla. Ene uste apalean, moldatzaileak nagusitu zaizkie Pantxoa eta Peiori, eta ez dute holakorik merezi. Egia da bikote moduan kantatzea ez dela gaur oso erosoa, baina are zailagoa da lana konplexuz egiten denean.

Artaso
pantxoa eta peio > diskografia

>>Itziarren semea

Mende Berri, 1969 (EP)

>>Ez dut saldu arima

Dizkola, 1970 (SG)

>>Aita kartzelan duzu

Goiztiri, 1971 (EP)

>>Ospital-Carrere

Elkar, 1975 (LP)

>>Peio eta Pantxoa

Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)

>>Bai euskarari

Elkar, 1980 (LP)

>>Eguzkiaren musu

Elkar, 1990 (LP)

>>1969-1991

Elkar, 1991 (LP)

>>Oles ta oles

Elkar-Labayru Ikastegia-Ikastolen Elkartea, 1997 (CD)

>>Lapurtar koblariak

Elkar, 2002 (CD)

>>Lurra eta maitasuna

Elkar, 2006 (CD)

>>Beste bat

Agorila, 2009 (CD)

Askoren artean

- Kanta zak ottia (Hitzak: Otxobi-Musika: Pantxoa Carrere); Ortziken (Elkar, 1976)

- Bai euskarari (Hitzak: Telesforo Monzon-Musika: Herrikoia); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

- Zatoz, Izpiritua! (Hitzak: Joanes Etxeberri, Jean Elissalde-Doinua: Herrikoia / Moldaketa: Karlos Gimenez); Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua (Elkar, 2006)