Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txomin artola> hemeroteka
txomin artola > hemeroteka

Ttakun-ttakun. Anaitasuna, 392. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1979-11-16)

Txomin Artolak beharrez eta nabariki itxuratu behar du, diskogintzari sentimenduak hurbilerazten dizkion gizon gisa. Eta hau inoizkorik gainen da dabiltzan denboretan, teknikotasunaren manuz eta produkzioaren zeinuaz, sekulakoa baita musikariaren zehaztasuna.

Txominen ahotsak dohain bitxia dauka, nik zer dakit emozioaren nolako eraginei loturik, aldean eramatea lortzen duena. Gainera, gustagarri den estetika dauka, hari hurbilgarri eta haren adiskidegarri.

Kantak ahots horri loturik doazkio eta fidel eta zintzo zaizkio soiltasunean eta apaltasunean. Saxoniar bokazione nabariz herri moldeen arauera taiututa, honako kanta hauek, Txomin den kantari tankerak ematen dien tratamenduaz gozatzen dute.

Zail gerta liteke, lineartasuna eta monotonia antzematen dituen disko batean bertuteak aurkitzea. Bere baitako singletasuna ezagutza-ardatza da. Honexengatik, Ttakun ttakun-ek ba dauzka uneak, non eta esperientzia duela erazagutzera irits baitaiteke eta lelo baten arauera kantatzearen kontzeptu hotzetik urrutirago baitoa, biziki egokiro ñabartzera iritsirik. Asko-askotan baliatzen da kitarra akustikoaz, funtsezkoan finduta. Ez dio musika jai, indarrez zoraturiko parranda denik; halere, barnetasunaren herabe, begiramendutsu da. Goiburu gisa, funtsezkoenaren hastapena jasotzen du.

Violoncelloa, jotze apurra eta zenbait musikatresna solt, disko honen xarmantaren lagungarri dira. Baina, baitere, elkarrarremanak dituzten textuei fideltasunaren hastapenaren ihardule gisa burutzen dute, Gotzon Aleman, minbiziak jotako gipuzkoar poeta gaztea zenari eskaintza eta oroitzapen desiraz.

Asmoa interesgarri. Gainera bere atarramenduek, agian egiten duen ororentzat Txomin Artola baitan barrondatzen ditugun oharmen eta sotiltasun berek hastandu dukete, nortasunezko eremura, pertsonaltasun esklusibistara, berezkoitasunera, bertan merkatal planteiamenduak irtenbiderik ez daukalarikan.

Hau, agian, diskoan minoritario, gutientiar gisako zenbaitentzat ageri dateke. Dabiltzan denboretan, halabaina, ba dakizkigu majoritariaren, gehientiarraren soslaiak, honek dituen elikatzaileak eta berauen helburuak.

Hitz laburretan, disko atsegingarria, azala ere delarikan.


Karlos Arko
txomin artola > diskografia

>>Olaxta

Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)

>>Belar hostoak

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Ttakun ttakun

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Orbela

Xoxoa, 1985 (LP)

>>Txuriko

Xoxoa, 1986 (LP)

>>Berriz arte

Elkar, 1988 (LP)

>>Txomin Artola

Elkar, 1990 (LP)

>>Folk-lore-sorta I

Elkar, 1991 (LP)

>>Folk-lore-sorta 2

Elkar, 1992 (LP)

>>Folk-lore-sorta 3

Elkar, 1992 (LP)

>>Banako

Banako Records, 1994 (CD)

>>Zurartean

Banako Records, 1995 (CD)

>>Hondarribian

Banako Records, 1997 (CD)

Askoren artean

-  Ume eder bat (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- Hilargi non zaude? (Musika: Mikel Errazkin / Moldaketak: Txomin Artola); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)