Belar hostoak. Anaitasuna, 373. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1978-12-01)
Zelai berdeak ilundu egiten dira "progreso"aren egunsentian, gure bizitzen atmosfera batez fatidiko ihinztatuz eta, hala ere, sentsibilitatea ez da galtzen.
Gure herriaren bihotz garbia narriatzen ari den sasoi honetan, ba dauka oraino edertasunaren indarrik bere barnean.
Bai! gaur bero da, zeren kimu berri bat sortu baita euskaldun arrunt, zintzo eta sentikor baten bihotzaren sentimendurik klarenean. Txomin Artola itzuli egin da guregana, eta berarekin, berak erakutsitako bizitza "berri" baten esperantzarantz ari gara.
60. urteetan "bizitza berria"ren iraultza sortzen ari ginen. Dylan-ek motibatzen gintuen, baina Beatles-ek ere bai. Stones-ek formak jartzen zituzten eta Whitman-ek berbak. Begirakada, ixiltasunezko larrosa bat zen eden berrirantz, gindoazen.
Gizagaixook! ez genekien norbaitek larrosa hori aterako zuenik, eta haren usainaren ordez, kutsadura agertuko zitzaigunik. Ez genuen sumatzen bihotzaren ordez,. bihotzik ez duen kalkulu makina zehatza agertuko zitzaigunik.
Whitmanek ez zuen erabiltzen gaurko gaixotasun gogor horren gorbatarik, hots, egia metodikoarena. Baina... ez nigarrik egin! Oraindik ilusio zaharra errekuperatzeko sasoi da eta. Orain Whitman berriz loratu zaigu, eta Txomin Artola dugu erruduna. Agian, gaurko baserriaren bakartasuna modernoaren aterpea besterik ez dagoke, baina... Txominen ilusio handi horrekin kale eta herrietan eguna egin baino lehen, apurka apurka, errekuperagaitz den erdifilosofia bilakaturik, emozio sakon bat izan zena.
"Belar Hostoak" disko honetan dauden poemak, akaso Whitman-enetarik guttien definiturik daudenak dirateke, baina musikalitatearen aberastasuna bikaina da. Errobiren musika tresnetaz lagundurik, Txominek mirari bat lortu egiten du eta liluratu egiten gaitu, Bretainia Handian, Ondarribian, Haizea-n eta abarren ikasitako bere ideia zaharretaz. Zenbait kantuk: "Aberen artean", "Aintzira eta Leku" edo "Lur erasoak" -non bere seme eta senideen ahotsak agertzen diren espontaneitate berezi batez, Tom Paxton-en formula zaharra erabiliz- diskoaren lirismoa altxatzen dute. "Arristirian Hondartzan" musikoen rock balioaren erakusgarri da. "Baserriko ate zabalak" kantuak diskoaren batasuna hausten du, oso musik estruktura "yanquee" bat eskainiz. "Ez naiz espazioa" diskoan dagoen gauzarik komertzialena eta latin arabeskoak argienik agertzen zaizkigun abestia dugu. Hitz bitan esateko, herri honetan egindako diskoetarik, intimo eta sakon apurretariko bat.
Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)
Xoxoa, 1978 (LP)
Xoxoa, 1979 (LP)
Xoxoa, 1985 (LP)
Xoxoa, 1986 (LP)
Elkar, 1988 (LP)
Elkar, 1990 (LP)
Elkar, 1991 (LP)
Elkar, 1992 (LP)
Elkar, 1992 (LP)
Banako Records, 1994 (CD)
Banako Records, 1995 (CD)
Banako Records, 1997 (CD)
- Ume eder bat (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)
- Hilargi non zaude? (Musika: Mikel Errazkin / Moldaketak: Txomin Artola); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)