Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > txomin artola> hemeroteka
txomin artola > hemeroteka

Berriz arte. Argia, 1.231. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1989-02-05)

Txomin Artolaren Berriz arte disko berrian hiru urtetako tartean eginiko kantuak aurkitzen dira. Denbora epe honek esplikatzen du lanari atzeman dakiokeen melange itxura, hiru urtetan kantuen izaera koloreatzen duten une eta gertaera anitz biltzen ohi baitira. Haizea taldea utzi eta geroztik Txomin Artolak kaleratu duen bosgarren lan honek giro, jatorri, estilo eta faktura ezberdineko kantuak eskaintzen ditu. Ahots konfundiezin batek lotutako zaku berean, pop joera baladak -zentzu zabalean- ("Itsuneska", "Ibiltariarena", "Zu enea", "Izarapean"), rocker izan nahi duen kantu bat ("Izen ala ez izen"), euskal jatorri tradizionaleko kantuak ("Ama zuriak neri", "Sor lekua utziz gero", "Boneta eta txapela", "Triste bizi naiz eta" -Bilintxena du hitza- eta "Euskal anaiak") eta bi instrumental (bata, "Central Park N.Y.C." John Lennonengan inspiratua da eta bestea, "Irla han da", Irlandako aire herrikoi batean inspiratua).

Aipatutako lehen lau kantuek Joserra Garziak idatzitako letrak dituzte, eta horien artean "Izen ala ez izen" izenekoa besteak baino berritzaileagoa aurkezten da, ondo tajutua, sintzeroa, Jean Marie Ecayren gitarraren punteo koloretsuez apaindua. "Itsuneska" deritzonak balada erromantikoaren erritmoa hartzen du, Amaia Zubiriaren ahots atseginaren laguntasunez, baina estandarregia izateak murrizten dio sinesgarritasuna. "Ibiltariarena" kantuaren gaiak ("...agur eta banoa ni ez bait naiz hemengoa, ez dut ekipairik neure kitarra baizik") eta estiloak Txominen hasierako diskoen girora ("Goizeko euri artean") garamatzate, autobertsio baten itxura hartuz. "Zu enea" eta "Izarapean" amodio kantu bi ditugu, Txominen tajukerari ondo egokitzen zaizkionak.

Bi pieza instrumentalei buruz, "Central Park N.Y.C." iruditu zaigu erakargarria eta ondo desarroilatua (Joserra Garziaren ahots traketsak errezitatzen duen zatia ahazten badugu). Besteak, "Irla han da", eta musika herrikoian oinarritutako beste kantuek ez dute ia nortasun seiurik. Kantu zaharrek eskatzen duten bizitasuna falta zaie.

Orokorrean, Txomin Artolaren disko berri hau entzutean momentu gozoak aurkitzen badira ere, aurrera joan heinean interesa mantentzea zailagoa da, bigarren aldeko kantuetan elementu ezagun eta erabili ugari azaltzen baitira. "Izen ala ez izen" kantuarekin bizitasunez eta kolorez hasitako diskoa apal eta indarge ("gora rockero zaharrak" oihuaren moduan) bihurtzen zaigu bukaeran.

Pello Urzelai
txomin artola > diskografia

>>Olaxta

Herri Gogoa / Edigsa, 1975 (LP)

>>Belar hostoak

Xoxoa, 1978 (LP)

>>Ttakun ttakun

Xoxoa, 1979 (LP)

>>Orbela

Xoxoa, 1985 (LP)

>>Txuriko

Xoxoa, 1986 (LP)

>>Berriz arte

Elkar, 1988 (LP)

>>Txomin Artola

Elkar, 1990 (LP)

>>Folk-lore-sorta I

Elkar, 1991 (LP)

>>Folk-lore-sorta 2

Elkar, 1992 (LP)

>>Folk-lore-sorta 3

Elkar, 1992 (LP)

>>Banako

Banako Records, 1994 (CD)

>>Zurartean

Banako Records, 1995 (CD)

>>Hondarribian

Banako Records, 1997 (CD)

Askoren artean

-  Ume eder bat (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- Hilargi non zaude? (Musika: Mikel Errazkin / Moldaketak: Txomin Artola); Bidean aurkitu zintudan (Hirusta Records, 2008)