Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > xabier lete> hemeroteka
xabier lete > hemeroteka

Lehen diskoa. Anaitasuna, 169. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1968-09-30)

Urte asko, geiegi, igaro izan dira, euskeraz abestutako diskorik argitaratu barik; baiña azken illabete oneitan pilloka urtetan asi dira, zorionez.

Zabaldu da Xabier Leteren lenengo diskoa.

Denpora asko ez dala, bere azken liburuaren barri emon genduan aldizkari onetan. Liburu au zabaltzen dabillen bategaz itz egin dot, eta naiko ondo saltzen dala esan deust.

Zoritxarrez, gure artean ez da liburu askorik irakurten, eta gitxiago euskerazkoak badira. Leteren liburu au, liburutegietan baiño geiago, berak abestuten dauan jaialdietan saltzen dala esan deuste.

Eta zelakoa da Leteren disko barri au?

Danok ezagututen dozue Lete, Bizkaian asko abestu dau ta. Orregaitik, abeslari dan aldetik ez dot bera laudatuko*. Egia esateko, nik sarri ipinten dot etxean disko au; eta naizta ondo abestuta egon, niri geien atsegin jatana, bere poesiaren sakontasuna da, eta euskerearen pronuntziaziño parebakoa.

Lau abesti polit dakaz diskoak, eta euretariko baten itzak ipiñiko deutsuedaz emen, niri geien atsegin jatazanak. Abestiaren titulua, «Lore Gorrien Balada»; eta doiñua, «Agate Deuna» abesti ezagunarena.

Lore gorrien balada

Zelai ertzeko lore gorriak

neguak zapuztu* ditu.

Neskatxaren ezpain* eriak*

zeiñek laztanduko ditu?

Gure herriko baratzak* dira

lorerik gabe gelditu.

Udaberriko lili garbia,

gure lurrean eldua,

gaueko amets bat bezela*

egunsentian* galdua,

gizon dirudun baten etxean

ain gazterik usteldua.

Loreak zeiñek jarri zituen

elizako aldaretan,

nagusiak ekarritako

zillarrezko* ontzietan?

Orain larrosik ez dut ikusteri

Euskalerriko kaletan.

Diskoaren argitaratzailleak, Donostiko «Hegosa»koak dira; eta disko onegaz asi dira euren lanean.

Zorionak, bai Lete eta bai «Hegosa»ri. Exitu onek bultza daizala aurreruntz euren lanean.

Xabier Gereņo
xabier lete > diskografia

>>Xabier Lete

Herri Gogoa / Edigsa, 1968 (EP)

>>Xabier Lete

Herri Gogoa / Edigsa, 1969 (EP)

>>Lourdes Iriondo-Xabier Lete

Herri Gogoa, 1969 (EP)

>>Xabier Lete

Artezi, 1974 (LP)

>>Bertso zaharrak

Herri Gogoa / Edigsa, 1974 (LP)

>>Kantatzera noazu

Artezi, 1976 (LP)

>>Txirritaren bertsoak

Herri Gogoa / Edigsa, 1976 (LP)

>>Lurdes Iriondo-Xabier Lete

Herri Gogoa / Edigsa, 1976 (LP)

>>Lore bat, zauri bat

Herri Gogoa, 1978 (LP)

>>Eskeintza

Elkar, 1991 (LP)

>>Hurbil iragana

Elkar, 1992 (LP)

>>Xenpelar-Bilintx

Elkar, 2001 (CD)

>>Elizanburu-Etxahun-Otaņo

Elkar, 2001 (CD)

>>Basarri-Uztapide

Elkar, 2001 (CD)

>>Xalbador

Elkar, 2001 (CD)

>>Lazkao Txiki

Elkar, 2001 (CD)

>>Txirrita 1

Elkar, 2001 (CD)

>>Txirrita 2

Elkar, 2001 (CD)

>>R.M. Rilkeren "Orduen liburua"

Pamiela / Arteola, 2004 (CD)

>>Abestitzak eta poema kantatuak

Elkar, 2006 (Liburua)

Askoren artean

- Kontrapas (Hitzak: Bernat Etxepare-Musika: Xabier Lete); Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Trapu zaharrak (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)