Hertzainak, ispiluaren aurrean. Euskaldunon Egunkaria. (Artikuluak) (1993-01-24)
'Hau dena aldatu nahi nuke'. Baita nik ere. 'Salda badago' Gasteizko tabernetan. Plazaolaren margoak Kutxi, Zapa, Pinto... kantoietan barrena. Sustraiak eta rocka uztartzen dituen lehendabiziko taldea.
Entzulego berriak bereganatzen dituzte 'Esaiok' eta 'Aitormena' kantu erromantiko eta baziloiekin. Nolanahiko entzulegoa, zergatik ez? Konpromezua eta salaketa, nazio zapalduekiko elkartasuna, Euskal Herriarekiko konpromezua, abertzaletasuna, euskara... eta MUSIKA. Bakoitza bere erara.
Ispiluaren aurrean amets prefabrikatuak besterik isladatzen ez direnean agur esatea da egokiena. Denboraren orratzak geratu dira, ez ote da hori bizitzeko erarik hoberena?
Hertzainaken musikak heldutasuna lortu du, eta izpiritua gazte duenak musika heldua ezin duela egin badaki. Eurek ere. Horregatik zintzotasunez adio esaten digute. Gari Hertzainaken azken hitzak 'Egin'-eko igandeko orrialde berezietan. Gizatiarra. 'Hace falta valor' (S. Auseron revisited). Bere egiak, erdi egiak eta kontradikzioak ile guztiak punta-puntan jarri dizkidate... hasierara itzultzen gara, ondo, xapo!! Gero arte Hertzainak.
Soņua, 1984 (LP)
Soņua, 1985 (LP)
Elkar, 1988 (LP)
Oihuka, 1989 (EP)
Oihuka, 1989 (LP)
Oihuka, 1991 (LP)
Aketo, 1991 (LP)
>>Mundu berria daramagu bihotzean
Aketo-Komite Internazionalistak, 1991 (EP)
Aketo, 1991 (VHS)
Aketo, 1992 (EP)
Oihuka, 1992 (LP)
>>Hertzainak: la confesiķn radical
Aianai, 1993 (Liburua)
>>Mundu berria daramagu bihotzean
Oihuka, 1999 (CD)