Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > gorka knorr> hemeroteka
gorka knorr > hemeroteka

Txalaparta. Anaitasuna, 337. zenbakia. (Disko iruzkinak) (1977-04-01)

Gorka Knörr-ek egindako azken diska handia "Txalaparta" izena du. "Kardantxa"k egina dugu eta lan on bat da, benetan, "Movieplay" estudiotan egin dute Gorkaren "luze" hau. Diska honek duen meritoa handiagoa da "Kardantxa"ren lehen lana dela jakitean. Diskak hamar kanta ditu: "Txalaparta", "Itxasoari begira", "Zenbat euri", "Eskolan", "Katalintxu", "Gebara", "Ez dugu etsiko", "Agure Zaharra", "Hilgo naiz" eta "Bildu gara".

Alde bakoitzak ba ditu bere kanta onak, eta nahiz eta onak izan ere, zailegiak dira. "Txalaparta" (edo "Tiriki-trauki") kanta eta "Gebara" izugarrizko kalitatezkoak dira doinu, hitz eta grabaketa arloetan, eta horrela pentsatu dute diska egileek, kanta biek alde bakoitza irikitzen baitute. "Agure zaharra", Llach-en kanta famatuak, ez du agerpenik behar, Gorka baitugu kanta honen presentatzaile onenetariko bat. Nahiz eta diska, osorik ikusia, benetan ona eta "erosgarria" izan arren, ba ditu ere bere akats ttikiak, gure ustez behintzat. Akats hauen artean zera dugu handiena: kanta batzuren hitzak ("Bildu gara", eta "Ez dugu etsiko", adibidez) oso sutsu eta burruka girokoak ditugu, baina herri arruntak inoiz ez ditu abestuko, doinuak oso zailak izatean. Ba dakigu kalitate "erraz" bat heltzea oso zaila dela musika eta beste arteetan, baina helburu hau bilatu behar da. "Txalaparta" kantak, hots, helburu hau lortu da: kalitatea eta erraztasuna batu dira eta gure euskal giroan jende askok kantatzen du abesti hau. Berdin jasoko al da "Ez dugu etsiko" kantan? Zaila da, "Katalintxu" arabar herrikoi kanta, beste aldetik, kontraste moduan jarria izan dela pentsa nahi dugu eta arabar folklorentzat omenalditxo bat bezala. Kritika txiki hauk egitea beharrezkoa ikusi dugu, baina ez diote diskan meriturik kendu nahi. Asko atsegin zaigu eta, proba bezala, diska agertu eta bezain laster erosi genuela esan dezakegu. "Kardantxa" ondo hasi da bere bidea. Gaurtik aurrera gorantza joateko gure txaloa opa diogu.

Xabier Artzelus
gorka knorr > diskografia

>>Araba kantari

Artezi, 1974 (LP)

>>Nik nahi dudana

Artezi, 1975 (LP)

>>Txalaparta

Movieplay, 1976 (LP)

>>Herri bat gara

Movieplay, 1978 (LP)

>>Gutunak

Movieplay, 1980 (LP)

>>Hegaldia

IZ, 1985 (LP)

>>Gogoaren taupadak

Elkar, 2000 (CD)

>>Arimaren zubiak

Discos A Medida, 2005 (CD)

>>Ez dugu etsiko. Antologia

Elkar, 2012 (CD)

Askoren artean

- Arabatik etorri gera (Hitzak: Gorka Knorr-Musika: Herrikoia);  Bai euskarari (Euskaltzaindia, 1978)

-  Ezkongaietan (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- A Margalida (Hitzak eta musika: Joan Isaac); Duets (Discmedi, 2007) 

- Greziako Itsas-ontzia (Hitzak eta musika: Lluis Llach); Homenatge a Lluís Llach. Si véns amb mi (Picap, 2007)