Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sorotan bele> hemeroteka
sorotan bele > hemeroteka

Mundu hegian. El Tubo 61. (Disko iruzkinak)

Lehenengo diskarekin duda gabeko arrakasta handi-handia erdietsi zuen Sorotan Bele taldeak. Zuzenean ere jarraitzaile izan du hasieratik: gehienak oso gazteak dira eta hori interesgarria da, zeren eta orain gutxi arte holako soinu folkiak ez ziren asko entzuten neska-mutilen artean. Dena den, ondo egindako produktua eskaini arren, ez nuke oso gogokotzat hartuko talde honen lana. Celtas Cortos baino entzungarriagoak badira, baina nire ustez lehenengo diskan ez zegoen kanta barietaterik, akats nabarmena zen. Bigarrenean doinu ezberdinagoak badaude, baina oso ederki hasita dauden kantak, adibidez "Gorritxo", bibolina eta whistles bateriaren txunda-txundaren gainean erritmoa arintzen hasten direnean klitxearen barruan sartzen dira. Gehien gustatu zaidan balada, "Hilargi non zaude?" izan da eta larrosaren arantza batzuk kendu dizkigu.  
Pedro Elias Igartua
sorotan bele > diskografia

>>Sorotan Bele

Elkar, 1993 (LP)

>>Mundu hegian

Elkar, 1994 (LP)

>>Jonen kezkak

Hirusta, 1996 (CD)