Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > juan carlos perez> hemeroteka
juan carlos perez > hemeroteka

Atlantic River. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1994-12-27)

Bilboko portua, untziek zama uzten dute goiz lanbrotsuetan, untziek aurrera eta atzera egiten dute paisaia grisetan, untziek pentsatu baino nostalgia, malenkonia eta istorio gehiago garraiatzen dute. Jaso egin behar, kantu egin behar untzien kareletako petrolio mantxei. Lan musikal batzuetan behintzat azalak barnean topatuko duzunaren arrasto ezin hobeak ematen ditu. Hauxe adibide garbia.

Pieza txiki askoz osatutako puzzle erakargarria dugu Juan Carlos Perezen Atlantic River hau. Puzzle musikala, pop izpiritua nagusi izan arren, jazz, musika klasikoa edo blues musikaren aztarnak topatu daitezke eta, batez ere moldaketetan. Giza puzzlea, zeren eta bertan kontatu eta kantatzen direnak amaraun urbanoen leiendetan topatu egoerak direlako. Ekoizpen puzzlea, handia delako lan honetan parte hartu duen musikarien kopurua: hiru baxu jole, bi bateria jole, soka laukotea, haize hirukotea, nesken akonpainamendua koruetan eta abar. Guztiak maila bikainekoak. Eta ez uste erraza denik onik ateratzea honelako puzzle batetik.

Juan Carlos Perezen sentsibilitate eta inspirazioa nahitanahiezko giltza dira aipatu guztiak osotasun bakar batean biltzeko, behar zuten batasuna emateko. Ez du huts egin mutrikuarrak, nahiz eta erronka arriskutsua izan. Atlantic River hau entzumenez entzumen doa bere txikitasun 'barrokoan' zentzua hartzen. Ez egin kasurik zaila dela entzuten dutenei, aski da arretaz entzutea kantek azalarazten duten edertasuna antzemateko. Hiru aldiz hobe bitan baino. Pianoa nagusi aurtengo ezusterik erakargarrienean. Ideia ugarietako lan irudimentsua. Oso kontseilagarria.

Andoni Tolosa
juan carlos perez > diskografia

>>Poliren kantak

Elkar, 1988 (LP)

>>Bitacora cahiera

Esan Ozenki, 1992 (CD)

>>Atlantic River

Elkar, 1994 (CD)

>>Hau berua

Elkar, 1996 (CD)

>>Quatuor

NO-CD Records, 1997 (CD)

>>Ikaro

Elkar, 2000 (CD)

>>Hiriko istorioak

Elkar, 2006 (CD)

>>Itoiz Suite

Brian's Records, 2009 (CD-DVD)

Askoren artean

- Foxtrot (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Aran japoniarra (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003) 

- Altzairu (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Perkufox (Musika: Juan Carlos Perez); Hots (Inner Duo, Ausart Records, 2003)

- Zazpi dantza (Musika: Juan Carlos Perez); A los cinco vientos (Pablo Sorozabal Haize Boskotea, Zeta Soluciones Audiovisuales, 2003)