Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > sorotan bele> hemeroteka
sorotan bele > hemeroteka

Sorotan Bele. El Tubo 44, 1993ko ekaina. (Disko iruzkinak)

Sorotan Bele taldeak diska hau kaleratu baino lehen, arrakasta ezagutzen zuen jadanik. Talde gutxik esan dezake hori. Gaur egun badirudi arrakasta hori lortzeko bide bakarra diska dela. Seguru asko, horren parte bat hainbat boto eman zieten lagunei eskertu behar diete.

Aspaldia, Sorotan Bele bezalako talde bat eskatzen zuen euskal musikak. Egia esan, edozein berbena taldek egiten du -gutxi gorabehera- gipuzkoarrek egiten dutena, berauek musika propioa egitea merezimendu guztiak irabaztekoa da. Kopiak eta kopiak entzuteak aspertzen gaitu, eta Sorotan Bele-rekin izugarrizko argia piztu zaigu. Orain, etorkizunak hitz egin behar du haien alde.

Taldea osatzen duten zazpi musikari hauek hamabi kantu grabatu dituzte. Bere musika eztabaidaturiko sustrai batzuetan koka dezakegu. Etiketetatik ihes egiten, folk-pop-rock nahasketa batean murgiltzen dira, folk soinu, moldakuntzak, itxura eta melodietan oinarrituta batez ere. Horrela, "Uxo zuria", "Atalaia", "Ilundu aurretik" edo "Argiaren hiria" izeneko kantuak ditugu rockaren bihotzean; bestaldetik, "Zortzi orduko ekaitza", "Zure amak badaki" eta "Arratsalde honetan" kantuek folk-rockaren hariak gozatzen dituzte. Baina beste motatako kantu batzuk egiten badakite: "Mariñelaren zai" eta "Amaren besoetan" bi balada polit dira, samurtasunez kantatutakoak. Folk talde batean, ezin izango du falta folk soila, "Morrisonen dantza" Irlandako tema herrikoi bat.

Txomin Artola produktore bezala dugu eta aipatzekoa da Gorka Sarriegi, taldearen musika egilea.

Jende askok konparatu egingo du talde ospetsu batzurekin; guk berriz, aipatuko dugu bere identitatea. Gainera, talde horiek lehenbizikoak izan ziren? Bai zera!

Baduzu zer aukeraturik: kontzertu, dantza, martxa eta altza...!

J. G.
sorotan bele > diskografia

>>Sorotan Bele

Elkar, 1993 (LP)

>>Mundu hegian

Elkar, 1994 (LP)

>>Jonen kezkak

Hirusta, 1996 (CD)