Badok. Euskal Kantagintzaren ataria
Harremanetarako formularioa
Hemen zaude > sarrera > artistak > anje duhalde> hemeroteka
anje duhalde > hemeroteka

Zuzenean. Euskaldunon Egunkaria. (Disko iruzkinak) (1993-06-20)

Ziur aski Errobi garaian galdu zitzaigun Anje Duhalderen aztarna, ez baitzitzaigun musikalki behintzat oso interesgarri suertatu Akelarre taldearekin emandako denbora. Gero, bakarkako bideari ekin zionean, beti eragiten zigun bi izen horien erreferentziak, Anje Errobi edo Anje Akelarre. Iruditzen zaigu gogorra egin zitzaiola bere lanaren (bakarkako lanaren) nortasuna hedatzea, bere lan gaitasunari esker lortu du urtetan diskoz disko eta Euskal Herri osoa zeharkatuz, bere bakarkako nortasunaren finkatzea. 

Aro horren amaiera izan daiteke esku artean dugun lan bikoitz hau, 20 urtetako historia musikalaren antologia. Bertan, Anje Duhalde intimista, konprometitua eta dantzaldietakoa topatuko ditugu, heldutasunaren fruituak jasotzen ari den kantaria.

Bildumei dagokienez, hauek dira jendearen artean iritzi kontrajarrienak sortzen dituztenak, baina era berean, bada talde edo bakarlari jakin baten karrera distantziatik gainbegiratzeko aukera. Oztopo handiagoak ditu lanak zuzenean grabatutakoa bada. Iparraldekoari dagokionez, bi erronkak gainditu egin dituela esan behar, emaitza oso duina lortu baitu bai musikalki bai teknikoki. Kantak soberan ditu 25 kantako bilduma osatzeko, eta hori gutxi balitz, maila handiko taldea bildu du inguruan. Zer esan Arrabit, Irazoki edo Unzu abizenak ikusita! Benetan aipagarria zer nolako 'koltxoia' egiten dioten heldutasun eta esperientziaz igurtzitako Anje Duhalderen ahots eta gitarrari.

Benetan diogu. Lan honekin garbi utzi du Euskal Herriko bakarlaririk langile eta 'profesionalenetako' bat dela (zentzurik onenean), lan bikaina burutu baitu zuzeneko bilduma honekin, 20 urtetako (erraz esaten da) gorabehera musikalez betetako bide neketsuaren buruan. Bakoitzari dagokiona.

Andoni Tolosa
anje duhalde > diskografia

>>Goizero

Elkar, 1975 (SG)

>>Errobiaren hegitik

Xoxoa, 1980 (LP)

>>Erroz eta oroz

IZ, 1987 (LP)

>>Nahas-mahas

IZ, 1989 (LP)

>>Bakezaleak

IZ, 1992 (LP)

>>Zuzenean

Elkar, 1993 (CD)

>>Su gainean dantzan

Elkar, 1994 (CD)

>>Azkarate

Elkar, 1997 (CD)

>>Pinpirin eta florian

Elkar, 2000 (CD)

>>Georges Brassensen kantari

Elkar, 2001 (CD)

>>Sorminetan

Elkar, 2006 (CD)

>>Ibilean

Elkar, 2012 (CD)

Askoren artean

- Zugana Manuela (Hitzak eta musika: Jose Maria Iparragirre); Iparragirre. Zure oroiz (Xoxoa, 1981)

- Etxeko andre (Hitzak: Xabier Amuriza-Musika: Anje Duhalde); Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (EHE, 1996)

- Otsokorena (Hitzak: Lauaxeta-Musika: Anje Duhalde); Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005)

- Madril ezagutarazi (Hitzak: Xabier Amuriza-Musika: Anje Duhalde); 18/98+... auzolanean (Gara, 2006)